Wikipedia, Entziklopedia askea

Garapen Jasangarrirako Helburuak

Garapen jasangarrirako helburuak , Nazio Batuen Erakundeak

Garapen Jasangarrirako 17 helburuen logoa.

(NBE) sortutako 17 helburu dira, eta helburu hauek batez ere, mundu osoan pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko sortu dira. Aipatu berri diren xede hauek, 2015-2035 urteen bitartean lortu ahal izatea espero da, ekintza eta aktibitate desberdinen bidez, non, lehen mailako ikasleek lagundu ahal izango duten Agenda 2030ren bitartez. Proiektu honen aurretik, Agenda 2021 lantzen zen eskoletan, Nazio Batuen Elkarteak arautu zuen bezalaxe. 193 estatu biltzen dituen NBEk gai hauek hobetu nahi ditu garapen jasangarriaren bitartez: aldaketa klimatikoa, desberdintasun ekonomikoak, energia berriztagarrien sustapena, etab. Finean, hamazazpi helburuek sortzen dute Garapen Jasangarrirako Agenda eta era berean dira garrantzitsuak denak, atal bakoitzak proiektuaren zatia eta multzo orokorra osatzen baitute.

Testuingurua eta Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen Jasangarrirako Agenda 2030, 2015ean onartu eta abian jarri zen, baina bere oinarria 2000. urtean  New Yorken onartutako Milurtekoko Garapen Helburuetan du. Helburu hauek 8 ziren, baina Garapen Jasangarrirako Helburuak ez bezala, beraien xedeak murritzak ziren eta 8 adierazle soilik zituzten.  

New York (Bildu ziren hiria)

Epeari dagokionez, 15 urteko epea zuten, 2015ean lortzeko muga hain zuzen ere. Beraz, urte horretan bertan herrialde ezberdinek txostenak aurkeztu zituzten lortutako emaitzei buruz. Hauetan oinarrituz NBEk ondorioak atera eta lortutako emaitza onetan egin zuen aipua. Hauek dira ondorioetako batzuk:

  • Mundu osoan txirotasun egoeran bizi zen biztanleriaren erdia baino gehiago txirotasun egoeratik atera zen.
  • Herrialde garatuetan elikadura gabezia egoeran bizi zen biztanle kopurua erdira murriztu zen.
  • Lehen hezkuntzan eskolara joateko adina zuten eta eskolara joan ezin izan zuten umeen kopurua erdira murriztu zen.

Ondorio hauek ikusita, Nazio Batuen Erakundea ez zen ase, eta egindako akatsez ohartu, hauek hobetzen saiatu eta gizartea eta Lurraren egoera hobera eramateko Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda argitaratu zuen.

Zer desberdintasun dago Garapen Jasangarrietako helburuen eta Milurteko helburuen artean?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Milurteko helburuak, Garapen Jasangarrietako helburuekin konparatuz, 8 dira. Gainera, 8 helburu hauek, 189 herrialdek finkatu zituzten. Garapen Jasangarrirako helburuetan, aldiz, 193 herrialdeek parte hartzen dute.

Milurteko Garapen Helburuen anbizio handiagoko bertsioa da, garapen jasangarrietako helburak pobrezia desagerraraztetik harago doazelako, kausa espezifikoetara bideratzen direlako.

Gainera, iraunkortasunaren dimentsioa sartzen dute, egungo eredua planetaren osasuna bermatzeko bideraezina dela onartuta. Azkenik, Milurteko garapen helburuak ez bezala, unibertsalak dira, hau da; haien ekintza ez da garapen bidean dauden herrialdeetara mugatzen, baizik eta konpromiso globala eskatzen du, lurralde bakoitzaren etorkizuna elkarri lotuta egoteko ziurtatuz. Finean, gizarte agenda eta ingurumen agenda batzen ditu, inor atzean geratu ez dadin.

Zergatik dira 17 helburu? Helburuen ordenak zerikusia dauka?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakia ez da ausazkoa. Zenbat eta zeintzuk erabakitzeko, Nazio Batuek inoizko kontsulta publikorik handiena egin zuten. Zer gai sartu behar ziren galdetu zion gizarte globalari. Inkesta prozesatu ondoren, 17 horiek jendearen kezkak jasotzeko behar zirela ondorioztatu zuten. Ordena ere ez da kasualitatea. Lehenengo helburua «pobreziarik eza» da, Milurtekoko Helburuekiko lotura eta jarraipen gisa. Azkena, «Helburuetarako aliantzak» da, batasunean eta mundu osoan lan egiteko beharra azpimarratu nahi zelako, aurrerapena egon dadin. Gainerako helburuak aurreko atalean aipatutako hiru ardatz nagusien ingurukoak dira, eta ez dute garrantzi-ordenarik, zehazki. Guztiak interdependenteak eta garrantzitsuak dira. Horietako bakoitza jomugatan banatzen da, 169 guztira.

Zeintzuk dira 17 helburuak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Garapen Jasangarrirako 2. helburua: goserik ez. Bigarren helburuari erreferentzia eginez,  2030erako gose eta desnutrizio modu guztiekin amaitzea da eta pertsona guztiek, batez ere haurrek, urte osoan elikadura nahikoa eta nutritiboa izan dezaten zaintzean datza.
4. HELBURUA
  • Garapen Jasangarrirako 5. helburua: genero-berdintasuna. Bosgarren helburua, genero-berdintasunari ematen dio garrantzia. Izan ere, gaur egun arte, genero ezberdintasun batean bizi izan gara eta oraindik ere emakumeen eta gizonezkoen arteko ezberdintasuna nabaria baita bizitzako alderdi ezberdinetan.
   Ba al dakizu   

Garapen jasangarritasunaren 18. helburua EHU-k proposatu zuela gehitzea EASO Politeknika eta UNESCO katedraren kolaborazioarekin batera.

18. helburu hau Hizkuntza eta Kultura Aniztasunean datza.
GJH 13

Nola lantzen da Euskal Herriko eskoletan Garapen Jasangarria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapen jasangarrietako helburuak, eskolako Agenda 2030ren bitartez lantzen dira ikastetxeetan. Hasiera batean Eskolako Agenda 21-a zena, egun, Eskolako Agenda 2030 bihurtu da. Programa honek, eskola komunitatea ingurumen-arazoen eta arazo sozialen identifikazioan eta konponketan inplikatzea bilatzen du. Irtenbideak proposatzea, erabakiak hartzea eta tokian zein globalki egungo eta etorkizuneko arazoak konpontzen norbanako eta taldeko parte-hartze aktiboa izatea bultzatzen du.

Horretarako, ikasturte hasieran, Ingurumen Batzorde bat sortzen da, ikastetxeko organo guztietako ordezkariez  osatua.  Hauek, ikastaroan zehar hainbat jarduera prestatzen joango dira nahi duten helburuen arabera. Adibidez;  zentrotik kanpo irteerak eginez, ingurumenaren munduko egunean jarduerak sortuz, eko-oka gaiak sortuz, hitzaldiak emanez, etab. Horrez gain, ikastetxeen arteko bilerak egingo dira, udalerriko natura- eta hiri-inguruneko baliabideak hobetzeko proposamenak egiteko. Lehen proposatutakoa lortu ahal izateko, hezkuntza-komunitateko kide guztiei sentsibilizazio-gutunak bidaltzen zaizkie ikasturte hasieran. Gainera, maiz hezkuntza zentroetan aztarna ekologikoa kalkulatzeko inkestak egiten dira. Finean, gure eguneroko bizitzak ingurumenean duen eragina aintzat hartzen da eskolako Agenda 2030aren bidez. Azkenik, eragin hori murrizten saiatzeko zein lanketa egingo den erabaki ohi da.

Euskadiko eskoletako adibidea praktika ontzat hartu zen UNESCOren Garapen Jasangarrirako Hezkuntzarako Nazioarteko Konferentzian (Japonian 2014). Izan ere, Euskadin eskoletan lantzen dena, gero udaletxeetara eramaten da haurrek tokiko agintariei plangintza proposamen zehatzak eginez. Hau da, identifikatutako arazoen inguruan lanketa egin ostean, konponbideen lanketari ekiten diote eta eskolan ateratako ondorioak, euren herrietako egoerak hobetzeko proposamenetan bihurtzen dituzte. Udaletxeak euren partetik, proposamenak aztertzeko konpromezua hartzen dute, maiz jasotako proposamenak praktikara eraman dituztelarik. Garapen Jasangarrirako Helburuak lortze aldera, eredu hau oso positibotzen jo da.

Lehen Hezkuntza

Nazio Batuen Erakundeen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBE-ak, garapen jasangarrietako helburuak finkatu eta sortzeaz gain, hainbat  funtzio eta eginkizun  gehiago ditu gure egunerokotasunean eragina duena. Hauen artean:

Nazio Batuen erakundearen logoa.
  • Nazioarteko ekitaldiak egiten dituzte.
  • Armen kontrola eta desarme boterea dauka.
  • Bakeari eustearen beharra.
  • Bakeari eusteko oinarrizko printzipioa.
  • Nazioarteko segurtasuna eta ezaugarriak antolatu.
  • Nazio Batuen Gutunaren 27. artikuluaren arabera, botoaren oinarria ikus dezakegu.
  • Giza eskubideak erabakitzea.
  • Laguntza humanitarioa eskaintzea.

Zer egin dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badira Garapen Jasangarrietako Helburu batzuekin lotu ditzakezun estrategiak edo jarduerak. Hona hemen hainbat idea klaseetan aplikatzeko.

  1. Desnutrizioa murriztu: Elikagaien ekoizpen-sistemetako arrisku eta hondamendi naturalei buruzko zabalkunde-kanpaina. Elikagaiak biltzeko eta zabaltzeko kanpainak, premia duten pertsonei janari-soberakinak eramateko.
  2. Pobreziari amaiera ematea: Pobreziaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina planifikatzea eta egitea.
  3. Osasuna eta ongizatea sustatzea.
  4. Kalitatezko Hezkuntza: Ikerketa-proiektu bat egitea honako gai hauen inguruan: Zer da eskola jasangarria?
  5. Emakume eta Gizonen arteko berdintasunaren aldeko programak edota ekintzak gauzatzea.
  6. Energia berriztagarri teknologiekin esperimentuak.
  7. Erakundean bertan edo tokian-tokian energia aurrezteko kanpaina egitea.
  8. Ekintzailetzako eta gizarte-ekintzailetzako proiektuak planifikatzea eta ezartzea.
  9. Erregai fosilen mende ez dauden garraio-sistemak dituen mundu baten ikuspegia sortzea.
  10. Web orri bat edo blog bat sortzea, errefuxiatuen tokiko migrazioa eta/edo egoera ulertzeko.
  11. Web orri edo blog bat sortzea, klima-aldaketari buruzko taldeen ekarpenak egiteko.
  12. Klima-aldaketak tokiko komunitate batean hondamendi-arriskua nola areagotu lezakeen aztertzea.
  13. Eskolan arrantza-baliabideen erabilera iraunkorra eta kudeaketa eztabaidatzea.
  14. Konpostaje-tailer bat egitea eta material organikoaren prestakuntza erakustea.
  15. Bidegabekeriaren biktima diren hainbat pertsonaren rola interpretatzea munduan.

Gehiago jakiteko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]