Wikipedia, Entziklopedia askea

Georgetown (Guyana)

Georgetowngo parlamentua.

Georgetown Guaianako hiriburua da, baita bertako hiririk handiena ere. 2012ko datuen arabera, 200.500 biztanle eta 70 kilometro koadro zituen.

Georgetownek Klima ekuatoriala du. Horregatik, leku hezea eta beroa da. Urteko eguneko batez besteko tenperatura 26,8 gradukoa da eta urtean 2.260,3 milimetro prezipitazio egin ohi ditu. Ez dago prezipitaziorik gabeko denboraldirik. Maiatza, ekaina, abuztua, abendua eta urtarrila dira hilabeterik euritsuenak.

Hiria XVIII. mendean hasi zen garatzen. Hasieran, Herbehereek kontrolatzen bazuen ere, gero frantziaren eskuetara igaro zen. Ingelesen esku ere egon zen denboraldi batez. 1945ean, sute batek hirian kalte handiak eragin zituen.

2002ko erroldaren arabera, 70.962 biztanle (%53) afrikarrak/beltzak ziren, 31.902 (%24) etnia nahasia zutenak eta 26.542 (%20) indiarrak.

Bertako ekonomia nagusia merkataritza da da. Airezko eta itsasozko garraiobideak dira garrantzitsuenak.