Txikipedia:Gimnastika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gimnastika, malgutasuna, kordinazioa, indarra, oreka eta dotoretasuna lantzen den kirol bat da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako grezian gazteek musika, gramatika eta batezere gimnastkia sartzen zitzaien beraien ikaskuntzetan. Gero baztertu zuten, 18.mendearen bukaera arte.

Gimnastikaren barruan 5 gimnsatika mota daude, gimnsatika artistikoa,erritmikoa,tranpolinean, akrobatikoa eta gimnastika orokorra.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gimanstika artistikoa joko olimpiko bat da, koreografia bat egiten da, aldi berean abiadura handian gorputz-mugimenduak konbinatuz. Hainbat aparatu puntuatzen dituzte, gizonezko eta emakumezko kategorien arabera. Emakumezko kategorian, barra asimetrikoa, oreka-barra, lurreko ariketak eta zaldi-jauziak dira. Gizonezko kategorian aldiz, eraztunak, barra finkoa, zaldi arkuduna, barra paraleloak, zaldi-jauzia eta lurreko ariketak dira.


Gimnasia erritmikoa  kirol disziplinatu bat da eta kirol hau nahaste bat da gimnasia eta dantzaren artean, horretarako soka, pilotak, makilak, zintak, uztaiak erabiltzen dituzte. Kirol honetan txapelketak eta erakusketak egiten dituzte. Gimnasta musikaz laguntzen da mugimenduak hobeto adierazteko.

Gimnasia erritmikoa 1930.urtean sortu zen.

Gimnastika akrobatikoa Akrosport edo gimnastika akrobatikoa deritzo, akrobatekin giza dorreak egitea edo beste figurak egiten dira gimnastika mota honeta. Gizakiak sortutako dorreak edo figurak konplikatuenak edo altuenak sortzen irabazten da. Elementu hauek saltoak, errota , iraulketak, itzulipurdiak, orekak, eta abar azal daitezke. Lan guztia musika erritmo bateri jarraituz egiten da. Antzinean praktikatzen zen.


Gimnastika tranpolinean Tranpolineko gimnastikaren helburu nagusia akrobaziak eta  jauziketak dira. Aparatu elastikoekin lantzen da. hiru motatakoak daude tumblin, doble minig-tramp eta ohe elastikoa. Ohe elastikoa Sindney 2000ko olinpiar jokoetan hasi zen eta ofizialki sortu zen urte horretan, orregatikan data hori gimnastika mudnurako oso garrantzitxua da.


Gimnastika orokorra gimnastikako diziplina ez lehiakor bakarra da. Bertan adin guztietako jendeak parte hartzen du, 6 eta 150 gimnasta harteko taldeetan, eta modu sinkronizatu batean egiten dute koreografia bat. Gimnastika orokorrean hiru kategoria daude: talde zuria, urdina eta gorria. Talde zuria kategoria oinarrizkoena da, talde urdina tartekoa eta talde gorria aurreratuena. Bakoitzak arau batzuk ditu. Daukan abantaila da, gimnastika artistiko, erritmiko, akrobatiko, trampolin eta dantzako ariketak barne daudela.[1]

Erreferientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gimnastika. 2022-02-10 (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).