Gimnastika

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gimnastikaren omenezko eskultura

Gimnastika jarduera eta kirol bat da, indarra, malgutasuna, zalutasuna, koordinazioa, oreka eta dotoretasuna eskatzen dituzten ariketak egitean datzana. Nazioartean, gimnastikako kirol modalitate guztiak Gimnastikako Nazioarteko Federazioak gobernatzen ditu, eta Estatu bakoitzean erakunde bat izaten da, nazioarteko federazio horretako kide dena.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Antzinako Greziako gazteen hezibidean gramatika, musika eta bereziki gimnastika landu ziren; Antzinako Erroman molde militarrak hartu zituen gimnastikak, eta garrantzi gutxi eman zitzaion. Gero baztertu egin zen erabat, eta XVIII. mendearen bukaera arte ez zen gimnastikarako zaletasuna berriro piztu; izan ere, aro modernoko bizimodu egonkorrak ez zion gizakiari gorputz neke askorik ematen, eta ondorioz gorputz ariketaren beharraz jabetu zen, gorputza eta osasuna zaindu nahi bazituen.

Gimnasia modernoa, anatomia eta fisiologia ezaupideetan oinarritzen den gorputz hezkuntza gisa ulertuta, Suedian eta Alemanian landu zen bereziki; handik mundu osora hedatu zen, eta gaur egun ohiko ikasgai da eskoletan, zenbait unibertsitatetan, armadan, eta abar.

[aldatu] Motak

Bestelako gimnastika moldeetan, zenbait tresna erabiltzen dira: pisuak, barra horizontala, paraleloak, eraztun zintzilikatuak, jauzi-zaldia, eta abar.

[aldatu] Kanpo loturak


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak