👶 Jaiotza 1995eko uztailaren 9a Lasarte-Oria |
🔨 Lanbidea futbolari |
📷 Argazkiak ikusi |
Iraia Iparragirre Argandoña Lasarte-Oria, 1995eko uztailaren 9an sortu zen.
Gipuzkuar futbolaria da, atzelari jokatzen duena. Real Sociedad futbol-taldean jolasten du eta 2 zenbakia darama.
Fisioterapia ikasten hasi zen 2019-2020 ikasturtean.
Erreala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2015ean Realak fitxatu zuen; honela, lehen mailan jokatzeko saltoa eman zuen.
2019ko Maiatzaren 11n, klubarekin Erreginaren Kopa titulua lortu zuen Granadan, Nuevo Los Cármenes estadioan. Aurkaria Atletico Madril izan zen eta Reala suertatu zen garaile, 2-1 emaitzarekin.
Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abuztuan, Euskal Herriko Kopa irabazi zuen Azpeitian, Athleticen aurka 3-0 irabazi ostean.
2020ko otsailan, lehenengo Espainiako emakumezkoen Superkopa jokatu zuen Salamancan. Finalerdietan Levante gailendu eta finala Bartzelonaren aurka galdu ostean, txapeldunorde geratu zen.[1] [2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Iraia Iparraguirre Argandoña. 2021-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
- ↑ Iraia Iparragirre. 2022-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).