Txikipedia:Jokin Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jokin Altuna (Altuna III)

Jokin Altuna Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1996ko martxoaren 27a), pilota munduan Altuna III.a izenaz ezaguna den esku-pilotari profesionala da. 2018ko maiatzaren 27an buruz buruko txapeldun izatea lortu zuen. Jokin, jokaldiak bukatzen abila den Aspe enpresako aurrelarietako bat da.

Txikitatik gustatu izan zaio esku-pilota. Ondorioz, Eibarko Astelena pilotalekuan debuta egiteko aukera eman zioten. Bertan, Abel Barriola atzelariarekin batera, Titin III eta Xabier Tolosa aurkariei irabazi zieten.

Esku-pilotaz gain, Lehen Hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari da, Mondragon Unibertsitatean.

Altuna III.a izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokinen bi osabak, Imanol eta Garikoitz Altuna, erremontista profesionalak izan ziren. Imanol: Altuna I.a eta Garikoitz: Altuna II.a. Jokinek, txikitatik garbi eduki zuen profesionaletara pasatzen zenean Altuna III.aren izena eduki nahi zuela, familiaren izenari jarraipena ematea ilusioa egiten ziolako. Ondorioz, Aspe enpresari izenaren eskaera egin, eta hauek, onartu egin zioten.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Promozioko 4 1/2 Txapelketan
    • 2014ko txapeldunordea
  • Diario Vasco Torneoko Txapelketan
    • 2014ko txapelduna
  • Zumarraga Torneoko Txapelketan
    • 2014ko txapelduna
  • GRAVN Txapelketan
    • 2014ko txapelduna

Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2018 Altuna III.a Olaizola II.a 22-14 Bizkaia

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2016 Bengoetxea VI.a Altuna III.a 22-21 Ogeta
2017 Altuna III.a Urrutikoetxea 22-21 Bizkaia
2018 Ezkurdia Altuna III.a 22-17 Nafarroa Arena
2019 Ezkurdia Altuna III.a 22-16 Nafarroa Arena

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]