Txikipedia:Joséphine Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joséphine Baker

Joséphine Baker estatubatuar aktore, gidoilari, dantzari eta kantari oso famatua zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josephine Baker (bere izen osotik Freda Josephine McDonald) 1906ko ekainaren 3an sortu zen Saint Louisen eta 1975ko apirilaren 12an zendu zen Parisen. Emazte honek 12 haur adoptatu zituen bere bizian zehar, erlijo, larru kolore eta jatorri deberdinetarikoak. 1937 urteaz geroztik, frantses herritartu zen eta Parisen bizitzen egon zen. Josephine Baker-ek nortasun azkarra zuen.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joséphine baker tipi

Hamahiru urte zituelarik, eskola utzi zuen. Freda Josephine McDonald familiaren etxetik joan zen eta zerbitzari lanetan hasi zen. Hiru urte lehenago, bere lehen dantza lehiaketa irabazi zuen.

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzan zehar, afro-amerikar izarrak bere ospea etengabe erabili du. Kingen eskubide zibilen mugimenduari eskaini zion bere babesa arrazakeriaren aurkako borrokan parte hartuz.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Jos%C3%A9phine_Baker

https://www.nostalgie.fr/artistes/josephine-baker/biographie

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]