Txikipedia:Lilongwe

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lilongwe Malawiko hiriburua da, herrialdearen erdian kokatuta. Malawiko hiri populatuena da, Blantyre hiriaren aurretik. Gaur egun, 1,333,096 biztanle ditu. Hiriburuan, “Chichewa” hizkuntza hitz  egiten da, ingelesarekin batera.

Lilongwe hiria

Lilongwe bi auzotan banatzen da, lehena  “Hiri zaharra” eta bigarrena  “Hiri berria”. Hiri zaharrean, merkatuak eta zenbait denda daude .

Hiria herri txiki bat bezala hasi zen, Lilongwe ibai baten ondoan eta Malawiko hiriburua bihurtu zen 1974an, Zomba hiria ordezkatuz.

Malawiko hiriburuan bisitatzeko toki asko daude, baina leku  ikusgarrienak eta bisitatzea merezi dutenak hiri kanpoan daude Kasunguko parkea, Nkhotakotako erreserba eta Malawiko lakua,  kasu.[1]

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malawiko klima nahiko beroa  da, Afrikako zonalde gehienetan bezala. Batazbesteko tenperatura 20º-koa da, eta hilabete beroenetan, maximoek 35 gradutik gora egiten dute ; Hotza egiten duenean, ordea,  0º-etara jaitsi daiteke termometroa.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lilongwe, Malawi

Lilonwe Afrika kontinenteko hego erdialdean dago, Malawi estatuaren erdigunean, izen bereko  ibaiaren ondoan. Itsas mailatik 1.050 m-tara  dago.[3]

Erlijioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienak kristauak dira baina batzuk Islam erlijioan sinesten dute.[4]

  1. (Ingelesez) «Religious Beliefs In Malawi» WorldAtlas 2017-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  2. (Gaztelaniaz) Lilongüe. 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  3. (Galizieraz) «Lilongwe Malawi mapa - Plano de lilongwe Malawi (África Oriental - África)» gl.maps-malawi.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).
  4. (Gaztelaniaz) Lilongüe. 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-04-18).