Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1976ko azaroaren 26a
Hernani
🔨
Lanbidea
bertsolari
📷
Argazkiak
ikusi
Maialen Lujanbio bertsolaria.

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, (Gipuzkoa, 1976ko azaroaren 26a) bertsolaria da; bera izan zen, gainera, Euskal Herriko Txapela jantzi zuen lehen emakumea, 2009an zehazki. Bigarren aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017an eta hirugarrena 2022an.

Arte Ederretan lizentziaduna da; Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) ikasi zuen karrera hori, Bizkaiko campusean. Geroago, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean.

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaritza munduan txikitatik murgildu zen Maialen. Hernaniko Urumea ikastolan hasi zen bertsotan eta Eskolarteko Txapelketetan igo zen lehen aldiz oholtzara; geroztik, txapelketa ugaritan parte hartu du. Plazaz plazako ibiliari 15 urterekin ekin zion, eta bere lehen agerraldia 1992an egin zuen.

Gipuzkoako bertsolari txapelketako txapelduna izan zen 2003. urtean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, sei aldiz heldu da finalera (1997, 2001, 2005, 2009, 2013 eta 2017). Lau aldiz lortu du buruz burukoan sartzea (2001, 2009, 2013 eta 2017), eta, esan bezala, 2009. eta 2017. urteetan irabazi zuen txapela.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolari txapelketetako sariak
Gaztetxotan Sari nagusiak Bestelako sariak
Txapelduna: 1990, 1991, 1994 Txapelduna: 2003, 2009, 2017 1991ko Xenpelar saria
Finalista: 1988, 1992, 1993 Txapeldunordea: 2001, 2013 1992ko Osinalde saria
Finalista:1997, 2001, 2005 2009, 2013, 2017 1992ko Lizardi saria
2018ko Kopla txapelketako zintzarria

Sorkuntza-lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua egin zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak elkartuz, "Ornitorrinkus" diska-liburua argitaratu zuten.

2011an "Txori Mugariak" irrati saioa sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua aurkeztu zuten.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hau Koaderno bat zen, 2010
  • Ilunpetik argitara - Emakume langileak iruditan, 2016

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]