Hernani
|
Hernani |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Hernani | ||
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Buruntzaldea |
||
| Alkatea | Luix Intxauspe (Bildu) | ||
| Herritarra | hernaniar | ||
| Koordenatuak | 43°16′N 1°58′W / 43.267°N 1.967°WKoordenatuak: 43°16′N 1°58′W / 43.267°N 1.967°W | ||
| Eremua | 39,81 km2 | ||
| Garaiera | 44 m | ||
| Distantzia | 9 km Donostiara | ||
| Posta kodea | 20120 |
||
| Biztanleria | 19.296 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 484,7 bizt/km² | ||
| Sorrera | XIII. mendea (?) | ||
| http://www.hernani.net | |||
Hernani Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Buruntzaldeko herririk populatuena eta Donostialdean dagoen handienetarikoa.
Sagardoaren inguruko ekonomia herriko nagusienetarikoa da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Gipuzkoako ipar ekialdeko udalerria, Donostiatik bederatzi kilometrora kokatua. 39,81 km koadroko azalera du eta Donostia, Astigarraga, Arano (Nafarroa), Lasarte-Oria, Urnieta, Elduain eta Errenteriarekin mugatzen du.
Urumea ibaia da herriko ardatz hidrografikoa. Iparretik hegora zeharkatzen du eta horretara isurtzen dituzte urak inguruko beste errekastoek.
Santa Barbara mendiaren magalean dago Hernaniko hirigunea (Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua), eta handik begiratuta Urumea ibarraren alderdi handi bat ikus daiteke. Menditsua eta malkartsua da, sakonune sublitoral batean kokatua. Inguruko mendietan (Akola, Igorin, Urdaburu, Oindi eta abar) historiaurreko arrasto megalitiko ugari dago: Akolako lepoko trikuharriak, Igoringo lepokoak, Oindi-Mandoegiko jentilbaratzak, Muniskuegainekoa, Etzelakoak eta beste hainbat.
[aldatu] Historia
Goi Erdi Aroan zehar, gero Gipuzkoa bezala ezagutuko zen lurraldea bailaraz osatua zegoen. Urumea eta Oria ibaien artean kokatua, Hernaniko bailara horietariko bat zen. Gaur egungo Donostia, Urnieta, Hernani, Lasarte, Usurbil eta Orio bere baitan hartzen zituen.
Hernaniko bailararen lehenengo aipamena bi dokumentutan ageri dira:
- Fernan Gonzalezek Donemiliagako Monasterioaren alde emandako botoen agirian (XIII. mendekoa da, baina oker dataturik dago 938. urtean)
- Nafarroako Antso III.a Nagusiak Leireko San Salvadorri "in finibus Ernani ad litus maris"n omen zegoen San Sebastian Monasterioa emateko dokumentuan.
Hiribildu titulua, nahiz eta agiri bidez ezin frogatu, XIII. mendearen erdi aldean eman zitzaiola pentsatzen da, Alfontso X.a Jakituna erregeak hiriak sortzeko burutu zuen politikaren barruan.
Hernaniri buruz Udalaren artxiboan jasota dagoen aipamen historikorik zaharrena XV. mendekoa da. Ordurako hiribildu titulua jasoa zuen, eta Donostiako eta Hernaniko kontzejuek Urumea ibarreko mendien erabilpen, gozamendu eta aprobetxamendurako 1379. urtean izenpetutako adiskidetasun-agiri batean agertzen da.
Ezagutzen diren lehen udal ordenantzak 1542koak dira, 1512an desagertu zirenen kopia. Azken urte horretan frantses armada herrian sartu eta suntsitu egin zuten berriz ere. Lehenagotik ere gertatu ziren horrelako suntsiketak, Erdi Aroan esaterako, Ahaide Nagusien edo Bandoen arteko gerrateetan, eta geroago ere bai, XVII eta XVIII. mendeetan, XIX. mendeko Karlistadetan eta 1936ko Espainiako Gerra Zibilean.
Hernaniko hirigune historikoa, Urumea ibaiaren gaineko muino txiki batean dago kokatua. Forma obalatuko gune hau harresiez inguratuta zegoen eta sarbide bat baino gehiago zituen (gaur egun bakarra gelditzen da, Felipe Sagarna "Zapa" kalean). Hasiera hartan luzetarako bi kale zituen (gaur egungo Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea) eta bi kale hauek beste batek gurutzatzen zituen (gaur egun Nafar kalea eta Felipe Sagarna "Zapa kalea"). Luzetarako bi kaleen tartean patio luzexka zegoen, bi kaleetako eraikinen tartean.
Hirigune zaharra honako gune honetara mugatuko zen: Ezkiaga pasealekua, Atzieta kalea, Plaza Berria eta Gudarien plaza. Gune horietan eta gaur egungo Agustinatarren Komentuko sarbidean aurkitu dira aztarnarik zaharrenak. Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea beranduxeago luzatu ziren, baina XVI. mendeko planoak forma obalatua du, bi kaleak luzatuta dauden seinale.
1986. urtean ordurarte auzo zen Lasarte Hernanitik banandu egin zen.
[aldatu] Auzoak
[aldatu] Demografia
1960ko hamarkadatik aurrera, Hernaniko biztanleria izugarri hazi zen. Honen eragilea Espainiatik iritsitako etorkin kopuru handia izan zen. Etorkin hauetatik gehienak Gaztela, Leon, Andaluzia eta Extremadura lurraldeetatik iritsi ziren, bai udalerri honek bai Gipuzkoa osoan gertatzen ari zen industrializazio prozesu indartsuak erakarrita.
1986an, ordurarte Hernaniko auzo zen Lasarte banandu egin zen. Horren ondorioz Hernanik 10.000 bat biztanle galdu zituen.
XX. mendearen bukaeran eta XXI. mendearen hasieran biztanleriak igotzen jarraitu zuen, nahiz eta motelago izan.
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera

[aldatu] Politika
2003ko hauteskundeen ondoren, EA eta EAJ alderdiek osatutako koalizio batek gobernatu zuen, alkatea José Antonio Rekondo Sanz (Eusko Alkartasuna) zelarik. Hauteskundeetan legez kanporatutako Bildu Hernani plataforma izan zen boto gehien lortu zituen taldea.
2007ko hauteskundeetan EAE-ANVko Marian Beitialarrangoitia hautatu zuten alkate.
2011ko hauteskundeak geroztik, Bilduko Luix Intxauspe da alkatea.
|
Hernaniko udalbatza |
||||
| Alderdia | Zinegotziak | Boto kopurua[1] | ||
| Bildu |
|
|
||
| Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
|
|
||
| Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) |
|
|
||
| Hamaikabat (H1!) |
|
|
||
| Alderdi Popularra (PP) |
|
|
||
| Aralar |
|
|
||
| Beste batzuk |
|
|
||
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Joan Bataiatzailearen eliza
- San Agustin komentua
- Santa Barbara gotorlekua eta baseliza
- Chillida-Leku museoa
[aldatu] Hedabideak
- Hernaniko kronika, euskaraz egunero argitaratzen den egunkari bakarra.
- Molotoff Irratia, Hernaniko irrati librea.
[aldatu] Azpiegitura eta garraioak
Ceferino Apezetxea eta semeak autobus konpainiaren Hernani eta Goizueta bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Lurraldebus eta Areizaga konpainiaren hainbat linea Hernanitik igarotzen dira:
- Herri barruko autobusa
- G1: Hernani - Aiete - Donostia
- G4 Gautxoriak
- G5 Hernani - Donostia (Real Sociedad-ek Liga-ko edo Copa-ko partido bat jokatzean)
- A1: Hernani - Astigarraga - Donostia
- A2: Hernani - Astigarraga - Donostia (Bitarteko geldialdirik gabe)
- Astigarraga - Hernani - Lasarte - Usurbil
Hernanitik ere RENFEko trenbidea igarotzen da eta bi geltoki daude:
[aldatu] Jaiak
Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean Axeri dantza nabarmentzen da (inauterietan ere egiten da dantza hori). Urtean zehar beste hainbat ospakizun eta ekitaldi kulturalak ere egiten dira.
[aldatu] Hernaniar ezagunak
- Juan Urbieta (?-1553), Paviako Gudan Frantzisko I Frantziako Erregea atxilotu zuen 1525. urtean.
- Gonzalo Perkaiztegi (XVI. mendea), artoaren laborantza Euskal Herrira sartuarazi zuen.
- Agustin Kardaberaz (1703-1770), idazlea.
- Agustin Pascual Iturriaga (1778-1851), apaiz, pedagogo eta idazlea.
- Txirrita (1860-1936), bertsolaria.
- Juan Migel Orkolaga (1863-1914), apaiz eta meteorologoa. Igeldoko Begiraleku Meteorologikoa fundatu zuen eta zientzia honen aurrendaria izan zen.
- Alfonso del Valle de Lersundi (1875-1944), Meatze Ingeniaria eta historialaria. Afrikako Rifeko meatzeez gain, Nafarroako potasak ere aurkitu zituen.
- Jose Gartzia Goldaraz (1893-1973), Valladolideko artzapezpiku izandakoa.
- Florentino Goikoetxea (1898-1980), kontrabandista. Bigarren Mundu Gerran aliatuen bandoan borrokatu zuen. Gerrate hartarako errekrutatua izan zen eraitsitako hegazkinlariak Frantzia eta Espainiako mugatik pasatzeko Red Comèteko partaide bezala. Talde hartako zutabe izan zen 200 errefuxiatuei laguntza emanez. Horrexegatik, hainbat aldiz saritua izan zen Frantziar eta Britainiar gobernuengandik.
- Gabriel Zelaia (1911-1991), idazlea.
- Bernardino Perez Elizaran (1925-2002), futbolari eta Valentziako futbol taldearen prestatzailea.
- Jose Maria Setien (1928-), apaiza. 1979 eta 2000ko hamarkadan zehar Donostiako apezpiku izandakoa. Estatu mailan oso ezaguna da.
- Angel Olaran (1938-), Wukron (Etiopia) lan egiten duen Aita Zuria.
- Martin Zabaleta (1949-), mendigoizalea.
- Andoni Tolosa "Morau" (1963-), poeta eta abeslaria.
- Maialen Lujanbio (1976-), bertsolaria.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean 2011/07/14an kontsultatua
[aldatu] Kanpo loturak
- Hernaniko Udalaren webgunea (Euskaraz)(Gaztelaniaz)
- Hernaniko sagardotegien gida (Euskaraz)
|
|||||||
|
|||||||