Wikipedia, Entziklopedia askea
Marthasterias glacialis.

Marthasterias glacialis Ozeano Atlantikoan bizi den itsas izarra da.

Gure kostaldean aurkitzen den itsas izar handienetakoa da eta harrapari handia da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz ez du izenik, aldiz, bere izen zientifikoa, Marthasterias glacialis aster da.

Latinezko glacialis hitzak glaziarra esan nahi du, eta aster hitzak aldiz izarra. Ur hotzetan bizi delako eta izar itxura duelako jarri zioten izen hau.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marthasterias glacialis-aren ilustrazio zientifikoa.

Itsas izar oso handia da, erdialdean disko txiki bat du, eta bertatik arantzaz beteriko bost edo zortzi beso ateratzen zaizkio. Beso horiek kono itxura izaten dute eta punta morea edo horia dute.

Besoaren kolorea gehienetan gris-berdexka edo marroia izaten da, eta kono itxura dute, muturrerantz estutzen. Erdiko diskoak kolore ilunagoa izaten du, eta bertan uraren iragazketa kontrolatzen da.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko, inguru harritsuetan bizi da, esate baterako Zumaiako flyschean eta Urdaibain. Argi gutxi dagoen lekuetan bizi dira, gutxi gorabehera 200m-ko sakoneran.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragijalea eta sarraskijaleak dira. Ostrak eta muskuiluak kontsumitzen ditu batez ere, baina itsas trikuak, krustazeoak eta abar ere jaten ditu. Molusku haztegientzat animalia arriskutsua da, kalte larriak eragiten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gametoak uretan askatzen dituzte, eta bertan ernalketa burutzen da. Larba ur azalera igotzen dira, garatu arte. Honen ondoren itsaso hondora itzultzen dira.

Gizakiarekin harremanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Akuarioetan ohikoa da aurkitzea, kolore erakargarriak dituelako.

Ikerketa batzuetan aurkitu zuten, animalia honen arrautzetako proteina, minbiziaren aurka erabili daitekeela.