Txikipedia:Megan Rapinoe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Megan Rapinoren argazki bat
Megan Rapinoe

Megan Rapinoe[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Megan Anna Rapinoe 1985ko uztailaren 5ean jaio zen Reddingen, Kalifornian. University of Portlanden ikasi zuen. Futbolean jokatzen duen emakume profesionala da, erdilari edo aurrelari jolasten du.

Futbol jokalari profesional estatubatuarra da, hainbat taldeetan jokatu izan du, Australian, Sidney FCn eta Estatu Batuetan, Seattle Sounders Womenen 2011-2012 denboraldian, Frantzian Olympique Lyonnaisen 2013-2014 eta Estatu Batuetan Seattle Reign FCn, 2014an gaur egun arte. 2018an munduko kopa irabazi zuen.

Megan Anna Rapinoe bere joko landu eta teknikoagatik ezaguna da. Rapinoek hainbat LGTB erakunde babesten ditu. Berdintasunaren aldeko aktibista ere bada eta emakumeen futbola existitzen dela erakustea da bere helburua. Publizitate marka handiek babesten dute: Nike, Samsung.

2015ko jokalari onena hautatu zuten. Horixe da beste sari askoren artean jaso dituena.