Txikipedia:Michelle Akers

Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1966ko otsailaren 1a
Santa Clara (Kalifornia)
🔨
Lanbidea
futbolari
📷

Michelle Akers (1966ko otsailaren 1a - ) Ameriketako Estatu Batuetako futbol jokalari ohia da.

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991eko eta 1999eko Emakumeen Munduko Futbol Kopatan famatu egin zen. 1991eko txapelketan Urrezko Bota irabazi zuen.

Akers historiako emakume futbolari onenen artean sailkatua dago. 2002an FIFAk Mendeko Emakume Futbolaria titulua eman zion, Txinako Sun Wenekin batera. 2004an Akers eta Mia Hamm izan ziren FIFA 100 sailkapeneko bi emakumeak, Pelék egindako 125 futbolari onenen zerrenda.

Akers National Soccer Hall of Fameko kidea da, Paul Caligiuri eta Eric Wynaldarekin batera 2004an izendatua. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Michelle Akers. 2019-03-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-22).