Pelé

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Pelé
Pelé
Datu pertsonalak
Izen osoa Edison Arantes do Nascimento
Ezizena O Rei Pelé
Jaio 1940ko urriaren 23a (73 urte)
Três Corações, Minas Gerais ( Brasil)
Posizioa Aurrelaria
Garaiera 1,73 m
Oraingo taldea Erretiratua
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1956-1974
1975-1977
Santos FC
New York Cosmos
1120 (1087)
107 (64)

Edison Arantes do Nascimento, batez ere Pelé ezizenez ezaguna, (Três Corações, 1940ko urriaren 23a - ) munduko futbol jokalaririk ezagunenetarikoa da.

1.284 gol sartu zituen haren karrera osoan, futbol profesionalaren goleatzailerik onena izanda. Partida bakar batean sartutako gol kopururik handiena 1964an lortu zuen, 8 gol erdietsiz (Santos 11-Botafogo 0). 1959ko denboraldian 127 gol sartu zituen, inoizko altuena.

"Mendeko Atleta"ren titulua jaso zuen 1981ean, "L'Equipe" kirol-egunkari frantziarrak emanda.

Pelé da jende askorentzat futbolaren historiako jokalari profesionalik handiena.

Brasilgo selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo selekzioarekin 92 partida ofizial jokatu zituen eta taldeko historiaren goleatzailerik onena da 95 gol ekin, baita Munduko Txapelketetan Brasilekin inoizko onena (12 gol). 1958an bilakatu zen Munduko Txapelketa lortzen futbolaririk gazteen. Haren azkeneko partida 1971eko uztailaren 18an izan zen, Brasil-Jugoslavia zehazki.

Futbol klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brasilgo Santos FC taldean jokatu zuen 1956tik 1974 arte. Ondoren, New York Cosmos talde estatubatuarrean aritu zen 1975etik 1977 arte.

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko Txapelketa: 1958/1962/1970.
  • Kluben arteko Munduko Txapelketa: 1962/63.
  • Ameriketako Askatzaileen Kopa ("Taça Libertadores da América"): 1962/63.
  • Brasilgo Kopa: 1961/62/63/64/65 /66 /67 /68 /69 /70 / 71.
  • Rio-São Paulo: 1959,1963,1964,1966 eta 1968.
  • "Campeonato Paulista": 1958/60/61/62/64/65/67/68/69/73.
  • Ipar-ameriketako Txapelketa: 1977 (NY Cosmos).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Pelé