Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1960ko martxoaren 24a
Hagen
🔨
Lanbidea
abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Amy Elizabeth Macdonald

Nena (izenez,Gabriele Susanne Kerner) (Hagen, 1960) rock abeslari eta aktore alemaniarra da. Alemanieraz abesten du eta bere abesti ezagunena 99 luftballons da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nenaren musika ibilbidea 1979an hasi zen. The Stripes taldea sortu zuen Rainer Kitzmann gitarjolearekin. The Stripes diskoa kaleratu eta Ectasy abestia zerbait entzun bazen ere 1982an taldea desegin zen.

1982an Nur geträumt singlea atera eta Alemaniako zerrendetan bigarren postura iritsi zen. 1993an Gib Gas – Ich will Spaß filmeko protagonista izan zen.

Hurrengo hiruzpalau urtetan Nena taldeak beste bost disko atera zituen, batek 99 Luftballons izena zeraman, baina hala ere ez zuten arrakasta berririk lortu eta 1987an taldea desegin zuten. Urte berean bigarren filme batean hartu zuen parte, Der Unsichtbare, oraingoan bigarren mailako pertsonaia izan zen.

1989an bakarkako ibilbideari ekin zion eta hainbat disko kaleratu zituen. 2002an Nenari arrakasta itzuli zitzaion bere 20.urteurreneko abesti ezagunen DVDarekin.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Stripes

  • The Stripes (1980)

Nena (taldea)

  • Nena (1983)
  • (Fragezeichen) (1984)
  • 99 Luftballons (1984)
  • Feuer und Flamme (1985)
  • It's All in the Game (1985)
  • Eisbrecher (1986)

Bakarka

  • Wunder gescheh'n (1989)
  • Bongo Girl (1992)
  • Und alles dreht sich (1994)
  • Jamma nich (1997)
  • Wenn alles richtig ist, dann stimmt was nich (1998)
  • Chokmah (2001)
  • Nena feat. Nena (2002) - zuzenekoa
  • Willst du mit mir gehn (2005)
  • Cover Me (2007)
  • Made in Germany (2009)
  • Du bist gut (2012)
  • Oldschool (2015)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gib Gas – Ich will Spaß (1983)
  • Der Unsichtbare (1987)