Hagen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hagen

 Ipar Renania-Westfalia
Udaletxea, Friedrich-Ebert-Platz plaza eta Volme-Galerie aretoa.
Udaletxea, Friedrich-Ebert-Platz plaza eta Volme-Galerie aretoa.
Hagengo bandera

Hagengo armarria

Izen ofiziala Hagen
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Ipar Renania-Westfalia
Arnsberg
Alkatea Jörg Dehm (CDU)
Herritarra Hagendar
Koordenatuak 51°22′0″N 07°29′0″E / 51.36667°N 7.48333°E / 51.36667; 7.48333Koordenatuak: 51°22′0″N 07°29′0″E / 51.36667°N 7.48333°E / 51.36667; 7.48333
Hagen non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Hagen
Eremua 160,4 km2
Garaiera 106 m
Posta kodea 58000-58139
Biztanleria 188.529 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.175,37 bizt./km²
Matrikula HA
http://www.hagen.de/

Hagen Alemaniako Ipar Renania-Westfalia estatuan dagoen hiri bat da. Ruhr eskualdean kokatzen da. Berez, herrialde honetako 38. hiririk handiena da. 2010. urtean 188.529 biztanle zituen. FernUniversität Hagen Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatearen egoitza bertan dago, eta 67.000 ikaslerekin, Alemania osoko unibertsitate handiena da. Ruhr ibaiak hiria zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1200 urtearen inguruan sortu omen zen, ziurrenik landetxe baten izena hartu zuelarik. 1324ean Mark Konderrian sartu zuten, ondoren 1614ean Brandenburgo mangraverrian eta 1701ean Prusiak eskuratu zuen.

XVII eta XVIII mendeetan ehungintza eta papergintza izan ziren nagusi baina XIX mendean, Ruhr eremu guztiak bezala, garapen handia izan zuen ikatz eta altzairu meatzaritzari lotuta eta 1928an 100.000 biztanletako muga gainditu zuen. Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Westfaliako aire libreko museoa (Westfälisches Freilichtmuseum Hagen): Westfaliako historia industriala azaltzen duen museoa da. Erakusgairik zaharrenak Mesolito garaikoak dira, K.a. 10.700 urtekoak.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako Saskibaloi Federazioaren (DBB) egoitza Hagenen dago.

Hagendar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sir Charles Hallé (1819 – 1895): Alemaniar-britainiar piano jotzailea.
  • Nena (1960- ): Alemaniako pop kantaria, "99 Luftballons" abestiarengatik mundu mailan ezaguna.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hagen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hagen Aldatu lotura Wikidatan