Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
2000ko urtarrilaren 4a
Tolosa
🔨
Lanbidea
futbolari
📷
Argazkiak
ikusi

Nerea Eizagirre Lasa Realeko jokalaria da, Tolosan jaio zen 2000ko uztailaren 4an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerea Eizagirre gipuzkoar futbolaria da, erdilari jokatzen du. Real Sociedad futbol-taldean jokatzen du.

Nerea oso txikitatik hasi zen futbolean jokatzen. Futbolari gisa bere lehen urratsak bertako taldearekin izan ziren, Tolosa CF-rekin.Hortik aurrera, 2014-15 denboraldian, Añorga KKEra jauzia eman zuen, kadete taldearekin eta bigarren talde absolutuarekin emanaldiak trukatu zituen. Denboraldi honetan, Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin entrenamendu batzuetan parte hartzeko ere hartu zuten. Realak 2016ko udan deitu zion.

Real Sociedad[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko udan sinatua, Nereak Realean lehen denboraldia 2016-17 izan zen. Erdilari gaztearengan jarritako konfiantza maximoa izan zen lehen egunetik. Nereak 17 partidatan eta Erreginaren Kopako partida batean parte hartu zuen.

Taldean zuen garrantzia pixkanaka hazi egin zen eta, hurrengo denboraldian, 17-18an, jada 27 partida jokatu zituen, horietatik 25 Ligan eta bi Kopan. Bere lehen gola txuri-urdinekin Real Betisen aurka izan zen

Nazioarteko ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nereak oso gaztetan eman zituen lehen urratsak 2015ean Espainiako 17 urtez azpiko selekzioaren entrenamenduetan parte hartzera deitu zieten. 17 azpikoekin, Nereak hainbat txapelketa jokatzen ditu, hala nola, irabaztea lortu zuen 2016ko UEFA Lagunarteko Txapelketa, Europako 17ko Txapelketa, Jordaniako Munduko Kopa edo 2017ko Europako Txapelketa.

Espainiako selekzioarekin orain arte izan dituen momenturik onenak 19 urtez azpiko taldetik datoz, eta horrekin, 2018an, bere lehen titulu nagusia irabaztea lortu zuen 19 urtez azpiko emakumezkoen Europako Txapelketa irabazita.