👶 Jaiotza 1933ko martxoaren 15a Brooklyn |
💀 Heriotza 2020ko irailaren 18a Washington |
🔨 Lanbidea epaile |
📷 Argazkiak ikusi |
Ruth Joan Bader Ginsburg, Brooklyn, 1933ko martxoaren 15a - Washington, 2020ko irailaren 18a (87 urte), pankreako minbiziarekin hil zen. Ruth estatubatuar epaile, abokatua eta legelaria izan zen.
1972an, emakumeen eskubideen atala sortu zuen Askatasun Zibilen aldeko Estatu Batuetako Batasunean, eta handik hasi zuen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko borroka legala. Sei kasu garrantzitsu defendatu zituen. Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren aurrean, eta horietatik bost irabazi zituen.
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1980an, Jimmy Carter presidente zela, Columbia Barrutiko Apelazio Auzitegiko epaile izendatu zuten.
- 1993an, Bill Clinton presidenteak Auzitegi Goreneko epaile izendatu zuen, Byron White epailea erretiratu ondoren.
- 1993tik 2020ra Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko epailea izan zen, Bill Clinton presidenteak izendatuta.
Familia eta ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Amak, irakurtzera eta ikastera bultzatu zuen, baina Ruthek institutuan graduatu behar zuen egunean hil zen. Beka batekin ikasi zuen Cornelleko Unibertsitatean eta bere senarra izango zena ezagutu zuen bertan, Martin Ginsburg.
Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ginsburgek abortatzeko eskubidea, heriotza-zigorraren aurka eta homosexualen eskubideen alde egin zuen.