Bill Clinton
| Bill Clinton | |
|
|
|
|---|---|
| Karguan | |
| 1993-(e)tik | |
| Presidenteordea | Al Gore |
| Aurrekoa | George H. W. Bush |
| Ondorengoa | George W. Bush |
|
|
|
| 1983 – 1992 | |
| Gobernadoreordea | Winston Bryant (1983-1991) Jim Guy Tucker (1991-1992) |
| Aurrekoa | Frank White |
| Ondorengoa | Jim Guy Tucker |
| 1979 – 1981 | |
| Gobernadoreordea | Joe Purcell |
| Aurrekoa | Joe Purcell |
| Ondorengoa | Frank White |
|
|
|
| Jaiotza | 1946ko abuztuaren 19a Hope, Arkansas, AEB |
| Alderdi Politikoa | Demokrata |
| Ezkontidea | Hillary Clinton |
| Lanbidea | Legegizona |
| Erlijioa | Protestantea |
| Sinadura | |
| Web | Presidentearen liburutegia |
William Jefferson Clinton, Bill Clinton moduan ezaguna. 1946an Arkansasen jaioa. Politikari estatubatuarra. 1993tik 2001era Ameriketako Estatu Batuetako presidente izan zen.
Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta irakasle izan zen (1973-1976) Arkansasen. 1974an egin zuen lehen ahalegina politikaren alorrean, Kongresurako hauteskundeetara aurkeztu baitzen eta, galtzaile atera bazen ere, boto-kopuru handia bildu zuen Alderdi Demokratarentzat. 1976an, Clinton berriro hauteskundeetara aurkeztu zen, eta ordukoan Arkansasko fiskal nagusi atera zen. Handik bi urtera, Arkansasko gobernadore hautatu zuten, eta kargu horretan egon zen hainbat urtez.
1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan Alderdi Demokrataren hautagai izatea lortu ondoren, hiru zutabetan oinarritu zuen hauteskunde-kanpaina: ekonomia krisialditik ateratzeko plan bat, erdi-mailako gizarte-klaseari zergak gutxitzea eta osasun-segurantza moduko bat ezartzea. Hauteskundeetan, Clintonek botoen % 43 eskuratu zituen, Bushek % 38 eta Perotek % 19.
Agintera igo eta berehala, ia 500.000 milioi dolar eskatu zituen zerga-igoeretan eta gastu gutxitzeetan, eta Kongresuak ia guztia onartu zion. Agintaldi hartan onartu zen, orobat, Estatu Batuak, Kanada eta Mexikoren arteko NAFTA edo merkatu batua. Osasun-sistemaren erreforma, ordea, atzera bota zioten. Kanpo-arazoen eremuan, israeldarren eta palestinarren arteko bake-prozesua bultzatu zuen. Balkanetara, berriz, 20.000 soldadu igorri zituen, nazioarteko indar gehiagorekin, bakeak egitera. 1996ko hauteskundeak aurrekoak baino errazago irabazi zituen Clintonek, botoen % 49 eskuratu baitzituen. Kanpo-arazoetan, Errusiako presidentea, Boris Jeltsin, sobietar blokeko kide izandako hiru estatu NATOn sar zitezen konbentzitu zuen.
Clintonen bigarren agintaldi hori markatu zuen gertaera nagusia sexu-eskandalu bat izan zen. Monica Lewinsky izeneko Etxe Zuriko bekadun ohi batekin sexu-harremanak izana egotzi zioten, eta Clintonek ukatu egin zuen, zinpean. Baina Kenneth Starr fiskalak Lewinsky deitu zuen deklaratzera, eta hark harremanak aitortu ondoren, Clintonek onartu behar izan zuen ez zuela egia esan. Hala, 1998ko abenduaren 19an, auzia sartu zioten lehendakariari zin faltsua egiteagatik eta justiziari oztopoak jartzeagatik, baina, Senatura eraman zenean, kasua bertan behera geratu zen.
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Ingelesez) Bill Clintonen argazki batzuk
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.