Wikipedia, Entziklopedia askea

Sélingué Malin dagoen aintzira artifiziala da.

Geografia eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maliren hegoaldean kokaturik dago. Sankarani ibaiaren ibilbidean dago, Sankarani ibaia Niger ibai handiaren adarra da. Eraiki zen unean, Maliko urtegi handiena zen.

Aintzirak 409km²ko azaleradu eta 2.200hm³ko bolumena du.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argindarra sorrtzeko erabiltzen da urtegiko ura eta nekazaritza lurrak ureztatzeko ere erabiltzen da. Aintzira eratu zenetik hainbat herri sortu dira ertzean. Herri hauen jarduera nagusia arrantza da eta urtean 4.000 tona arrain hartzen dira. Gaur egun Bamako hiriburuan saltzen den arrain gehiena Sélingué aintziran harturikoa da.

Herrialdeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]