Txikipedia:Shrek

Wikipedia, Entziklopedia askea

Shrek, Estatu Batuetan sortu zen, eta horregaitik, bere jatorrizko hizkuntza ingelesa da. 2001. urtean, argitaratu zen, eta Canneseko Zinemaldian estreinatu zen, Mann Village antzokian, Westwoodun. Animaziozko fantasia-komedia flima da. Gainera, Shrek izeneko liburuan oinarrituta dago, William Steig-ek idatzitakoa hau ere.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sekulako arrakasta euki zuen, eta horregaitik, urte horretan bertan, Oscarren 74. edizioko marrazki bizidunetako film onenaren saria irabazi zuen; baina, horretaz aparte, hainbat izendapen ere eduki ditu: egokitutako gidoi onenaren Oscar sarira 74. edizioan, eta BAFTA sarietako sei nominazio ere.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shrek-en lehenengo pelikula Shrek ogroari buruzkoa da. Pelikulan, Shrek oso ondo eta pozik bizi zen bere lokaztian, baina egun batean bere lasaitasuna amaitu egin zen, liburu ezagunenetako pertsonaiak bere etxera joan baitziren bere laguntza eske, Lord Farquadek herrialde horietara baztertu baitzituen. Shrek-ek beraiek laguntzea erabaki zuen, bere lasaitasuna berriro berreskuratu ahal izateko, beraz, Lord Farquaaden gaztelura joan, eta bertan tratu bat egin zuten: Fiona Printsesari herensuge batengandik salbatzea,  gero Lord Farquaadekin ezkon zedin. Bidaia horretan, isilik gelditu ezin daitekeen asto batek laguntzen dio, baina Fiona salbatzera doazen heinean, Fiona beraiekin joan nahi ez zuela esaten hasten da, eta, azkenean, indarkeria erabili ostean, beraiekin eramatea lortu zuten. Gaztelurako bidean, elkarren lagun egiten hasi ziren, eta Fionaren sekretua deskrubitu zuten: Ogro bat dela, Shrek bezala, eta musu bat ematen ez badiote ogro bat izaten jarraituko duela betirako. Baina bidean, nahiz eta Fiona eta Shrek elkarrekin maiteminduta egon, Fiona eta Lord Farquaad ezkondu egin behar zirenez, Shrek aurreratu egin zen, eta muxu bat eman zion berak baino lehenago. Hala ere, bere madarikazioa ez zen apurtzen, eta ogro bat izaten jarraitzen zeun. Ondorioz,  Lord Farquaadek esan zuen ez zuela berarekin  ezkondu nahi, eta horregatik, Shrek eta Fiona azkenean, ezkondu egiten dira.