Herensugea
Wikipedia(e)tik
Herensugea edo Dragoia mundu osoko mitologian agertzen den animalia-izakia da, baita Euskal Herriko mitologian ere. Antzinako kulturen ikusmolde telurikoaren osagai garrantzitsu bat da eta herrien erlijiozko sinesmenetan eragin handia dauka.
[aldatu] Elezaharrak
Euskal kondairek osatu altxorraren parte da, dudarik gabe, batzutan buruanitzeko munstrotzat, bestetan aireetan barna dabilen meteorito goritzat agertuz. Ez da harritzekoa, beraz, herensugea suntsitu zuen Mikel goiaingerua ohoratua izatea Euskal Herrian, bereziki Nafarroan. Flaubert frantses idazleak bere aldetik, nafar kondaira eder bat – honen heroiak herensuge ikaragarri baten aurka borroka egin baitzuen - iturburutzat hartu zuen «Saint Julien l’Hospitalier» ipuin famatua idazteko.
[aldatu] Herensugea bizi edo agertu den tokiak
- Aralar
- Arrasateko Santa Barbara muinoan, kondairaren arabera herriari izen berria eman ziona: Montdragon.
[aldatu] Ikus, gainera
| Euskal Herriko mitologiako izakiak | ||
|---|---|---|
|
Mari • Aari • Alarabi• Sugaar • Amalur |
||


