Txikipedia:Steam (zerbitzua)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Steam, 2003-ko irailean ateratako plataforma bat da, Valve Corporationek egindakoa.[1]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steamen logo berria

Hasieran, jolasei eguneraketa automatikoak egiteko baino ez zen egin, baina aurrerago, hirugarrenen jokoak sartu zituzten. Gaur egun askoz ere gehiago eginteko aukera ematen du.

Zer egin ahal duzu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steamen bideojokoak edo mod-ak deskargatu ahal dituzu (batzuk erosiz eta beste batzuk dohainik) eta gainera aukeratzeko asko dituzu: 40.000 joko, mod, demo eta DLC daude. Beste pertsonekin ere jolastu ahal duzu partekatze-zerbitzariengatik. Honi lotuta, bideoak trasmititu ahal dituzu ere. Komunitate atal bat du, eta honetan, taldeak, lagunen zerrendak, joko barruko ahotsa, gauzak saltzeko eta txataren funtzionaltasunak daude, eta dena hodeian gordetzen da.

Non jolastu ahal da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steam, hasiera batean, Windows ordenagailuetarako garatu zen, baina beste sistema eragile batzuetara hedatzen joan da, hala nola Linux, Mac OS, Android, iOS eta Windows Phone.

  1. (Gaztelaniaz) Wikipedia:Portada. 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).