Mac OS

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mac OS, (Macintosh Operating System), Apple Computer-rek Macintosh ordenagailuentzako lehenengo sistema eragileei eman zien izena da. Sistema hau izan zen interfaze grafikoa erabili zuen lehenengo sistema eragile komertzial arrakastatsua. Macintosh taldea, besteak beste, Bill Atkinson, Jef Raskin eta Andy Hertzfeld-ek osatzen zuten.

Ikuspuntu ugari daude Macintosh ordenagailuen sorreraren inguruan. Xerox PARC-en Alto proiektuak Macintoshen garapenean izandako eragina ukaezina bada ere, badira sarri aipatzen ez diren beste ekarpen asko, hala nola Ican Sutherland-en Sketchpad edota Doug Engelbart-en On-Line System. Applek nahita baztertu zuen sistema eragilearen presentzia Macintosharen hasierako urteetan. Alde batetik, erabiltzaileentzako itxura atseginagoa ematearren, eta bestetik, erabilgaitz eta primitibotzat jotzen zituen MS-DOS bezalako beste sistema batzuekiko aldea nabarmentzearren. Piztu bezain pronto lanerako prest zegoelako ospea eman nahi zion Applek Macintoshari.

[aldatu] Star Trek proiektua

Mac OS klasikoaren historian atal interesgarri bat nabarmentzeko, 1992an Apple-ek habian jarri zuen prototipoa aipatu beharra dugu, honen izena "Star Trek Proiektua" izan zelarik. Proiektu honen helburua Mac OS sistema x86 ordenagailu pertsonaletan Intell-ekin bateragarria izatea zen. Novell-ekin elkarlanean euren intentzioa DOS bateragarritasuna uztartzea zen, iada plataformetan existitzen ziren DOS aplikazioen laguntzaz. Une horretan, Novell DOS merkatu kuota galtzen zioan beraien bezeroak gaurkotzerako garaian windows programara jotzen baitzuten. Mac OS eta Novell DOS-en arteko bategitearen aukera otu zitzaien baina proiektuak ez zuen luze iraun, urte bete beranduago, 1993 urtearen hasieran, bertan behera gelditu baitzen. Honen arrazoia Apple-en CEO berriak estrategia aldatzea izan zen. Mac OS-eko lantaldea Macintosh Finder eta QuickTime bezalako oinarrizko aplikazioak PC-an ezin hobeki funtzionatzea lortu zuten. Esfortzu hau berriro ere erabilia izan zen Mac OS Power PC-ra aldatu zenean. [1]

Star Trek proiektua hasi eta hamabost urte geroago, ofizialki euskarria Mac OS-eko x86 arkitekturan txertatua izan zen eta ondoren Apple sisteman, x86 arkitektura zuten computadoretan. Hau ez zen Star Trek proiektuan eginiko esfortzuen emaitza zuzena izan. Mac OS X 10,0 eta ondorengoetan erabilitako[Darwin BSD|Darwin]]-en garapenean x86 arkitekturaren euskarriak barneratu ziren. Gainontzeko Mac OS, Darwin ez zena, ofizialki jakinarazia izan zen Macintosh x86 merkatuan sartzarekin batera.

[aldatu] 68000 emuladorea

Nahiz eta Star Trek software-a inoiz ez zen aske izatera iritsi Macintosh-en beste emuladore-entzat, vMac, Basilisk II, eta Albacea esaterako, epe luzean Mac OS klasikoa intel-en oinarritutako PC-etan erabiltzea ahalbidetu du. Emuladore hauek 68000prozesatzaile seriea bakarrik emulatzen dute eta, beraz, ezin ditu 8,1 bertsiotik gorako Mac OS programak gauzatu, Power PC prozesagailuak behar baititu. Gehienek Mac ROM edo benetako Mac chip ROM hardwareeko interfaza behar dute, irudi bat bakarrik behar dutenak zalantzaz beteriko balio juridikoa dute ROM irudiak Appleen propietate intelektuala urratu dezakeen moduan.

Salbuespen garbia Abacus-en ikerketa eta garapenak bere software komertzialetan ezarritako betearazlea izan zen, produktu bakarra, Appleen teknologia erabili barik, kodeen %100 alderantzizko ingenieriarekin erabiltzen duena. Oso azkar zabaldu zen baino ez zen bere funtzioen osotasuna gauzatzera iritsi. Programa gutxi dira honekin bateragarri, eta asko hau ezarririk istripua adukitzeko aukerak. merkatu zati batek hau izatea betearazi nahi zuen, honela x86 plataformetako Mac 68000 klasikoa aplikazioak bertara ekartzeko, baina, ez zuen hori lortu, 2002 han hau egiteari utzi zioten eta proiektua bertan behera gelditu da.

Emuladoreak Mac ROM irudiak erabiliz, Mac OS-ekin bateragarritasun handia eskaintzen dute eta ondorengo bertsioek ere egokitze ezin hobea eskeini dute x86 prozesadoreen garrantzia handituz joan ahala.

Zoritxarrez Mac-en erabiltzaileen zati handi batek iada Power PC plataformara igarotzen hasia zen, Mac klasikoko 8.xx eta 9.xx sistema operatiboekin guztiz bateragarria zelarik. Gainera PowerPC-ren software tresna azkarrak honetan lagundu zuten. Honek PowerPC-ra aplikazioen transizioa bakarrik erraztu zuen, obsolescing 68000 emuladorea eta klasikoak bizirautea lortu zutelarik. Emuladore hauen aurretik bultzatuak izan ziren aplikazioak bakarrik lortu zuten nahikoa perfekzionatzea benetako Mac batekin lehiatzeko.

[aldatu] Ikusi ere


Aipuaren errorea <ref> tags exist, but no <references/> tag was found; $2