Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
563.402
🔎
Azalera
163.270 km²
🏙️
Hiriburua
Paramaribo
📷
Argazkiak
ikusi
Surinamgo bandera
Surinamen kokapena

Surinam Hego Amerikako estatu bat da. Hiriburua Paramaribo da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendirik garaiena Juliana da eta 1.230 metro ditu.

Ibai garrantzitsuenak hauek dira: Corentin, Surinam eta Maroni.

Klima beroa eta hezea du. Urte osoan euri asko egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europarrak iritsi aurretik, karibeak bizi ziren Surinamgo lurretan

1602an iritsi ziren lehen europarrak (holandarrak).

Paramariboko meskita

XVII. mende amaieran Afrikako esklabo beltzak eraman zituzten Surinamera, kafea eta azukre-kanaberak lantzeko.

1863an esklabotza debekatu zuten, eta ondorioz Asiako hainbat herrialdetako langileak eraman zituzten Surinamera.

1815ean bauxita mineralaren meategiak aurkitu zituzten, eta herrialdearen ekonomiaren iturri garrantzitsuena bihurtu ziren.

1975ean lortu zuen independentzia Surinamek.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paramariboko tenplu hinduista

Etnia eta erlijio desberdin asko dago Surinamen, amerindirarren, europar konkistatzaileen, Afrikako esklaboen eta Asiako langileen ondorengoak.

Populazioaren %37 indiar eta pakistandarrak dira; %31,3 kreoleak; %14,2 javatarrak; %8,5 beltzak; %3,1 amerindiarrak; %2,8 txinatarrak; eta %1,4 holandarrak;

Paramaribo

Erlijioari dagokionez, populazioaren %26 hinduista da, %21,6 kristau katolikoa, %18,6 musulmana; eta %18 kristau protestantea.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza ofiziala nederlandera da.