Kreole

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kreoleak eta espainiarrak. Nueva corónica y buen gobierno, Felipe Guamán Poma de Ayala, 1615

Kreolea Hego Amerikako kolonia batean jaioa edo haren ondorengoa da, jatorriz europarra izanik.[1]

Ameriketako espainiar kolonietan, espainiar gurasoengandik jaiotakoei zeritzen kreole, Espainian jaiotakoez bereizteko. XVI-XVII. mendeetan kreolak gutxi ziren, baina gero, espainiarrak baino gehiago eta gizarteko klase dirudun eta ahaltsua izatera heldu ziren. Legea kreolentzat zein espainiarrentzat berdina bazen ere, Espainian jaiotakoen esku zeuden politikaren eta elizaren kargu nagusiak.

Karlos III.aren erreinaldiaz geroztik, kreoleak, beren egoeraz jabeturik, gobernuko karguak lortzea eta Espainiako estatu-egiturak aldatzea helburu zuten askatasun mugimenduen bultzatzaileak izan ziren Latinoamerikan. Independentziaz geroztik, aginpide politikoa eskuratu zuten Latinoamerikako herrialde gehienetan. XX. mendeko aldaketa sozioekonomikoekin batera ahalmena galdu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kreole. Euskaltzaindiaren Hiztegia, repositorio.utdt.edu (Noiz kontsultatua: 2024-2-22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]