Txikipedia:Ukrainako inbasioa (2022)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Ukrainako inbasioa 2022ko otsailaren 24an hasi zen, Errusiak bere mugak gurutzatu eta Ukrainan eskala handiko interbentzio militar bati ekin zionean. Inbasioak maila bat gorako eraman zuen 2014. Ukrainako Gobernua errendituko zelako hasierako aurreikuspena bete ez zenean, iraupen luzeko gerra bilakatu zen, eta urtebete baino gehiago luzatu da hainbat frontetan. Inbasioak berehala piztu zituen aurkako erreakzioak munduan, gehienean Errusiaren kontra.

Errusiar eraso militarrak migrazio mugimenduak eragin zituen Ukrainan ia hasieratik, Ukraina barnekoak, lehendabizi, eta kanpora, gero, Europako beste herrialdeetara bereziki, oro har eskuzabalik hartua. Milioika pertsonek ihes egin behar izan dute beren etxeetatik, eta gatazkak milaka hildako eta zauritu eragin ditu.

Aurrekariak

Urte hartako martxoan, Krimeako penintsula anexionatu zuen Errusiak, erreferendum baten ostean eta, gainera, gerra hasi zen Donbassen, Donetsk eta Luhansk probintzietan. 2022ko otsailaren 21ean Vladimir Putin Errusiako presidenteak Donetskeko Herri Errepublikaren eta Luhanskeko Herri Errepublikaren independentzia aitortu zituen.

Bilakaera militarra

Bi ordu geroago, Errusiako lehorreko indarrak herrialdean sartu ziren. Iparraldetik, ekialdetik eta Krimeatik, gutxienez hamar tokitatik igaro zuten muga Errusiako tropek, eta hainbat hiri bonbardatu eta eremu batzuk kontrolatu zituzten. Kievera bidean, Txernobylgo planta nuklearra ere okupatu zuten. Martxo hasieran hiri handi bat okupatu zuten Errusiako soldaduek, Kherson, eta Mariupol setiatzen hasi ziren.

Ordurako milioi bat ukrainar ihes eginak ziren herrialdetik kanpora. Gerra hasi eta bi astera, tropa errusiarrek hiriburura heldu ezinik jarraitzen zuten, eta aienatzen hasia zen gerra azkar irabaziko zuten ustea. Sumin eta Kharkiven ere ezin izan ziren sartu. Hego-ekialdean, aldiz, Khersondik Luhanskerako lurralde zerrenda bat hartzea lortu zuten, Krimea Errusiarekin lurrez lotuz.

Mariupol zen eremu horretan kontrolpean hartu ez zuten hiri bakarra.

Gerraren lehen fasea amaituta

Hilabeteren ondoren, bistan zen Kremlinek ez zuela behar bezala neurtu erasoa, eta bertan behera utzi zuen hiriburua kontrolatzeko asmoa. Ukrainarrek, berriz, hiriburuaren defentsan murgilduta, kontuan hartzeko moduko lurralde zatiak galdu zituzten hego-ekialdean. Turkian, berriz, bi aldeetako Atzerri ministroak aurrez aurre bildu ziren martxoaren 29tik apirilaren 1era. Ez zuten akordiorik egin, eta negoziazioak trabatuta daude harrezkero.

Iparraldeko frontearen errusiar erretreta

Kieveko probintzia osoa berreskuratu zuten ukrainarrek, Errusiako soldaduak erretiratu ostean, eta Txernobylgo planta nuklearra ere utzi zuten. Kramatorsken tren geltoki bat bonbardatu zuen Errusiak apirilaren 7an, eta 50 herritar baino gehiago hil zituen.

Mariupolgo setioa

Hilabete eta erdiz kalez kale borrokatu ziren ukrainazaleak eta errusiazaleak Mariupolen. Errusiak uko egin zion sartzeari, baina «askatutzat» jo zuen hiria. Hurrengo egunetan altzairutegia bonbardatzen jarraitu zuten errusiarrek, eta setioa gogortu zuten.

Kontraerasoa

Azken horretan, ukrainarrek lortu zuten errusiarren menpe zeuden hainbat herri berreskuratzea.

Azovstaleko ukrainar indarren errenditzea

Errusiarrek gogor bonbakatu zuten hiria, sinbolismo bereziaz bertako antzokia. Azovstal altzairutegian gordeta jarraitzen zuten azkeneko soldadu ukrainarrak errenditu egin ziren, eta hiri osoa errusiarren esku geratu zen maiatzaren 20an, setio luzearen ondoren. Ordurako hiria goitik behera suntsitua zegoen, eta ehunka milaka herritarrek ihes egin zuten.

Luhanskeko erasoa

Sievierodonetskeko gudua izan eta gutxira, errusiar gudarostearen menpe geratu zen ukraniarren menpe zegoen Luhanskeko oblastaren azken zatia .

Kharkiv eskualdeko atzerakada

Baieztapen hori berretsiz, hilaren 17an, Ukrainako Gobernuak adierazi zuen Kharkiveko eskualdea berreskuratzen ari zirela errusiarren lepotik, eta Errusiako mugetaraino heldu zirela haren armadak, baita mugako argazki batzuk erakutsi ere. Adierazi zuen "8.000 m2 irabazi" zietela jada Putinen indarrei.

Hego-mendebaldeko ukrainar kontraerasoa

2022ko urriaren 9an, leherketa handi batek kalte larriak eragin zizkion Krimea penintsula eta Errusia elkartzen zituen zubi ikoniko bati, 2014an Putinek inauguratuari, errusiar gobernuak ukrainar zerbitzu sekretuei egotzia. Ondorioz, Errusiak hainbat misil jaurti zituen Zaporizhia, Kiev, Lviv eta beste hiri batzuen kontra, kalteak eta hildakoak eraginez eta tentsioa areagotuz.

Polonian eroritako misilen krisia

Polonia NATO lurraldean dago, eta G-7ko eta NATOko buruzagiak goi-bilera batean elkartu ziren berehala. Estatu Batuetako aditu eta arduradun militarrek, ordea, leherketaren lekua aztertu ostean, luze gabe ondorioztatu zuten ukrainarren aire defentsa misil bat bide zela, errusiar misilen kontra jaurtia.

Bakhmuteko gudua

Une horretan Mendebaldeko indar aliatuen tankeak eta armamentua heltzen ari ziren Ukrainara, baina errusiarrek, Wagner Taldeak zuzendurik, bikoitza zuten tanke kopurua. 2023ko apirilaren 3an, Wagner Taldeko bozeramaileak adierazi zuen kontrolpean hartu zutela Bakhmut erdialdea.

Nazioarteko ekonomiaren krisia

2022ko Ukrainako inbasioak nazioarteko eszena politiko-ekonomikoa aztoratu zuen. Errusiak zereal hori Ukrainako portuetatik esportatzea eragotzi zuen, herrialde ugaritan prezioen igoerak ekarriz, garian eta artoan aurrekaririk gabekoak, NBEren arabera, baita krisi sakona eragin ere zenbait herrialdetan, bereziki Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Asian. Itsasoz ezin zenez, ukrainar zerealak lehorretik esportatu ziren Ekialdeko Europako herrialdeetan barrena, baita horietan biltegiratu eta saldu ere, askoz merkeago, krisi larria piztu zuena bertako zerealak irtenbiderik gabe geratzean. 2022ko irailean, Nord Streameko sabotajeak eten egin zuen iraunkorki Errusiako gas horniduraren aukera.