Wikipedia, Entziklopedia askea

Vancouver

Vancouver Kanadaren mendebaleko kostaldean dagoen hiria da. Kolunbia Britainiarra izeneko probintziaren hiriburu ere bada. 2016ko datuen arabera, 631.486 biztanle ditu eta 114,97 kilometro koadro.

Vancouver hirigunea zerutik ikusita.

Vancouver Kanadako hiririk beroenetakoa da. Klima ozeanikoa du baina ezaugarri batzuetan Klima mediterraneotik gertu ere badago. Urtean batez beste 1.189 (aireportuan) eta 2,044 (Ipar Vancouverren) milimetro artean dago prezipitazio kopurua. Urteko batez besteko tenperatura, berriz, 10,4ºC-koa da. Uztaila eta abuztua lehor samarrak izan ohi dira prezipitazioari dagokionez.

Gaur egun hiria dagoen lekua tokiko aborigenak bizi ziren. 1850an, ordea, lehen kanpotarrak etorri ziren. 1886an, trena iristearekin batera, populazioa asko hazi zen. XX. mende hasieran, langile mugimenduak indar handia izan zuen Vancouverren.

Hiria multikulturala da. 2016ko erroldaren arabera, europar jatorriko kanadarrak %46,1 dira; aborigenak %2,4 eta bestelako gutxiengoak %59,6. Aipagarria da txinatarren kopurua, biztanleriaren %28,3 baitira.

Vancouverrek ekonomia nagusiena industria da.