Langile
Wikipedia(e)tik
Langilea legezko adina duen eta bere borondatez haren zerbitzu sarituak eskaintzen dituen edozein pertsona da. Beharrezko adinik ez badu, berriz, haurren esplotazioa da; eta lana borondatezkoa ez bada, esklabotza edo morriotza.
Zerbitzu hori antolakunde batean bete dezake langileak, pertsona fisiko edo juridiko baten agindupean, enpresaburu izena hartzen duena; edo, aitzitik, langile autonomo edo independente (Freelance) moduan.
Kapitalismoan ere lan indarra saltzen duen langileari proletario ere deitzen zaio, horrela ekoizpen bitartekoen jabe ez den klasea definituz. Ikuspegi marxistatik erabili ohi da, batez ere, termino hori.