Wikipedia, Entziklopedia askea
Zebra-muskuiluaren jatorria

Zebra-muskuilua (Dreissena polymorpha) ur gezan bizi den animalia-erreinuko izaki bizidun bat da, hain zuzen ere, espezie inbaditzaile bezala sailkatuta dagoen molusku bat da. Izan ere, espezie inbaditzailea ekosistema batean barneratu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deitzen zaio. Tamaina txikiko espezie bat da, 5 zentimetroko luzera maximora irits daitekeena eta 3 eta 9 urteen arteko biziraupena daukate. Muskuilu mota hau, jatorriz, Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoarekin lotzen diren ibai eta aintziretan aurkitu ziren, Ekialdeko Europan eta Mendebaldeko Asian, hain zuzen ere.

Zebra-muskuilua

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taxonomia

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra-muskuilua ez bururik ez begirik dituen animalia ornogabea eta espezie inbaditzailea da. Errazak dira ezagutzeko orduan, bere oskola forma triangeluarragatik eta dituen marra zuri-ilunengatik (hortik datorkio zebra izena).

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorki, ur gezako guneetan bizi dira baina ur gazian ere bizi daiteke. Gainera, ur lasaietan edo mugimendu moteleko uretan bizi dira eta eremu gogorretan finkatzen dira; adibidez, arroketan, zuran edo metaletan. Gehienak, 2-12 metroko sakonerako uretan bizi dira eta 20 ºC-25 ºC graduko ur tenperatura behar dute. Tenperatura gutxiagorekin, haien hazkuntza oztopa daiteke eta tenperatura handiagoa izanez gero, hil daitezke.

Zer jaten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra-muskuilua uretan bizi diren espezieez elikatzen dira. Batez ere, zelulabakarreko organismoak jaten dituzte, hala nola, bakterioak, algak eta protozooak.

Zeinek jaten ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zooplanktona jaten duen ia harrapari orok jaten ditu. Kategoria honetan, arrain txikiak daude edo beste zooplakton mota batzuk, kopepodoak, adibidez. Baina, zebra-muskuiluen oskola oso gogorra denez, arrain gehienek ezin dute hura zatitu, hortzetan indar nahikorik ez dutelako. Badaude beste espezie batzuk molusku hauetaz elikatzen direnak, hala nola, ur ingurunetan bizi diren hegaztiak (ahateak, antxetak...) edo karramarroak.


Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zebra-muskuilu helduak udaberrian hasten dira ugaltzen, urte osoan ura epel dagoen habitatetan. Emeek arrautzak uretara askatzen dituzte, eta arrek esperma askatzen dute. Azken hauek, 40.000 arrautz askatzeko aukera daukate lote bakoitzean, urtero guztira 1 milioi arrautza askatuz.

Zergatik da espezie inbaditzailea?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko eremu askotan zebra-muskuiluak sartzeak arazo ekonomiko handiak sortu ditu, muskuilu hauek era guztietako egitura artifizialetan hazten baitira uretan.

Muskuilu zebrak sortzen dituen arazoak
   Ba al dakizu   

Zebra-muskuilua munduko 100 espezie exotiko inbaditzaile kaltegarrienen zerrendan agertzen da.

Zer kalte eragiten dituzte?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Estatu Batuetan, azken hamar urte hauetan, zebra-muskuiluak sorturiko galera ekonomikoak 1.600 milioi eurotik gorakoak izan dira.

  • Zebra-muskuiluak gai dira hodiak edo ur-biltegiak blokeatzeko, eta horrek eskatzen du espezie hau metodo fisikoen bidez ezabatzea, kloroa bezalako produktu kimikoekiko erresistenteak baitira. Gainera, kloroaren bitartez ezabatzeak kalte egingo lioke inguruneari.
  • Uretan dagoen fitoplankton-kopurua murrizten du, eta horrek eragin negatiboa du gainerako espezieetan, ez baituzte zer jan.
  • Itsasontzien behealdean hazten dira, hauek motelduz eta motorraren funtzionamendua oztopatuz.
  • Beste espezientzako egokia den habitata guztiz aldatzeko gaitasuna dute. Adibidez, bizidun batzuentzako beharrezkoa den oxigeno kopurua murriztuz.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Zebra muskuilua» www.euskadi.eus 

https://zientzia.eus/zientzia-irratia/zebra-muskuilu-txikia-inbaditzaile-handia/

https://www.berria.eus/hara/2636/zebra-muskuiluaren-hedapena-eragoztea-helburu.htm