Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasoko uraza

Alga ( Algae) uretan zein ingurune hezeetan bizi den organismoa da. Landareen oso antzekoa da baina ez du sustrai, zurtoin ezta hostorik. Asko eta asko urtarrak dira, esaterako, hondartzan uretan ukitu edo ikus ditzakegu.

   Ba al dakizu   

10.000 makroalga existitzen dira baina, landareekin alderatuz oso gutxi dira, landareak 230.000 baitira.

Gehienak autotrofoak dira, fotosintesiaren bidez elikatzen direnak baina, heterotrofoa denik ere badago. Hauen artean, zelulabakarrak, zelulanitzak eta koloniak osatzen dituztenak ditugu, oso txikietatik hasiz 50 metro baino gehiago neurtzen duteneraino.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Arrantzale askok arraina arrantzatu beharrean algak eraman izan dituzte sareetan itsatsiak.

Algak itsasoko barazki bezala ezagutzen dira. Itxuraz gehienak berdexkak dira, nahiz eta marroiak, gorriak eta antzerako koloretakoak ere aurki ditzakegu. Sarritan, ukitzerakoan desatseginak izan daitezke eta hauen gainetik ibiltzea arriskutsua ere izan daiteke oso irristakorrak baitira.

Alga motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Ilunpean dizdira egiten duten algak ere aurki daitezkela. Alga hauek berdeak izaten direla eta oso txikiak. Mota askotakoak aurki ditzakegula baina hauetako hamarrek pertsona baten ilearen tamaina dutela.

Algek aniztasun handia dute eta kolore, tamaina, forma eta onura desberdinak eskaini ditzakete. Hona hemen alga mota nagusiak:


ALGA GORRIAK
Ur epel eta sakonetan bizi dira. Hauen artean, Irlandako goroldioa eta Cochayuyo dira ezagunenak. Irlandako goroldioa leku harritsuetan eta era basatian hazten da. Alga freskagarria eta hidratatzailea da, eta oso egokia da biriketan eta bihotzean beroarekin sortzen diren patologiak tratatzeko. Udan entsaladetan erabiltzen da. Bestalde, Cochayuyo, jatorriz Txilekoa da eta tradizio handikoa da kultura indigenan, oso baloratua da gibelaren propietate desintoxikatzaileengatik.
ALGA ARREAK
Gehienak gune epel eta azpi-polarretako kostalde harritsuetan bizi dira, marearteko eremua domeinatzen dutelako. Nori alga, bikaina da larruazaleko eta mukosetako arazoak tratatzeko eta A bitaminan oso aberatsa da. Honekin, arrozez betetako bolak egiten dira sushiarekin jateko. Itsasoko espagetia berriz, itsaso sakonetan eta gune asaldatuetan hazten da. Tallarinak ematen dute forma luze eta estua dutelako.
ALGA BERDE-URDINXKAK
Espirulina alga berde-urdinxken taldekoa da, eta 1.500 mota baino gehiago ezagutzen dira. Kirolariek, argaltzeko dietak egiten dutenek, haurdun daudenek eta anemia neurtzeko behar dituzten horiek kontsumitzen dute. Bestalde, Chlorela kolore berde urdinxkako klorofila iturririk handiena duen zelula bakarreko alga da.

Jangarriak al dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alga asko jangarriak dira, askotan sukaldariek beraien errezetak egiterako orduan alga batzuk erabiltzen dituzte baina, supermerkatu zein dendetan saltzen diren beste hainbat produktu egiterako ere erabiltzen dira, esaterako, haurren janaria, esnekiak, zorroetan datozen zopa, krema eta maskotentzako elikagaiak, besteak beste.

Gainera, gure gorputzarentzat onuragarriak direla esaten da; esneak baino kaltzio gehiago eta dilistek baino burdin gehiago dute, kolesterol-mailak erregulatzen dituzte, heste-igarotzea, hau da, digestioa, hobetzen dute eta hazkunde-garaietan garrantzitsuak dira eta baita menopausian, nerbio-sistemaren funtzioak hobetzen dituzte eta abar.