Txinako demografia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txinako populazioa FAOaren datuen arabera
Txinako populazio piramidea

Txinako demografiak berezitasun batzuk ditu munduko herrialderik populatuena izateagatik, alde batetik, eta jaiotza-kontrol politika zorrotza izateagatik bestetik.

Txinak 2004ko urtarrilaren 6an 1.300 milioi biztanle zituen eta, beraz, munduko herrialderik populatuena da. Txinako Herri Errepublikak bere burua etnianitzatzat du, nahiz eta %91 han etniakoak diren. Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.

Txinako populazioaren gorakada saihesteko ume bakarraren politika jarri zuen martxan. Politika horrek hirietako familiak seme-alaba bakarra izatera derrigortzen ditu; herriguneetakoek, berriz, bi izan ditzakete baldin eta lehena emakumea bada. Sarritan, baina, bigarren haurdunaldian emakume askok abortoa egiten dute bigarrena ere emakumea izango dela jakinez gero, izan ere, gizona nahiago dute. ekonomikoki hobea dela uste baitute. Hori dela eta, Txinan 100 emakumeri 199 gizonezko dagozkio jaiotzeetan. Desoreka hori saihesteko, neurriak hartu ditu Txinako gobernuak. Alde batetik, sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte, eta bestetik, diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.

Politika horrek kritika handiak jaso ditu, baina baita txalo ugari ere. NBEk kalkulatu du hala 200.000.000 pertsonatan murriztu dela hazkundea.

Gaur egun, berriz, populazioa 10.000.000 biztanle handitzen da urtero, eta hala, 2043an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta kopuru horren inguruan egonkortuko dela.