FAO

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Small Flag of the United Nations ZP.svg Food and Agriculture Organization of the United Nations
Akronimoa FAO
Presidentea Senegal Jacques Diouf
Egoitza Italia Erroma
Webgunea www.fao.org

FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da. Bere helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea da. FAOren baitan estatu guztiek parte hartzen dute, besteak beste, informazio eta ezagutza trukaketan eta herrialde azpigaratuetako nekazaritza hobetu eta eguneratzeko ahaleginetan. Horrez gainera, gaur egun beste hainbat alorretan ere lan egiten du, hala nola, elikadura segurtasuna, basogintza, arrantza, etab.

1945eko urriaren 16an sortu zen Quebecen. FAOren bulego nagusiak Washingtonen egon ziren hasieran, baina 1951tik aurrera Erroman daude. 2006ko apirilean 190 kide zituen (189 estatu eta Europako Batasuna). FAOren goiburua latinezko fiat panis da; euskaraz egon bedi ogia izango litzateke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: FAO Aldatu lotura Wikidatan