Abortu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
10 asteko umekia, umetokiko minbiziaren diagnosi goiztiarra egin dioten 44 urteko emakume bati abortu terapeutikoa eraginda ateratakoa

Abortua (latinez abortus edo aborsus) umekia umetokitik ateraz haurdunaldia etetea da, kausa edo ondorioa umekiaren heriotza izanik.[1] Abortua berezkoa (umegaltze eta hilaurtze izenez ere ezaguna[2]) edo nahita eragindakoa (ume-galaraztea[2]) izan daiteke. Umeki abortatuari hilaurra deritzo. Munduan gutxi gorabehera 42 milioi abortu eragiten dituzte nahita urtero; horietatik 20 milioi, seguruak ez diren baldintzetan.[3]

Eduki-taula

[aldatu] Motak

Eragindako abortuaren legezkotasuna, munduan:

   Legezkoa, eskatzea aski.

   Legezkoa, arrazoi hauetakoren bat izanez gero: bortxaketa, amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua, gizarte eta ekonomia faktoreak, umekiaren akatsak.

   Legezkoa, arrazoi hauetakoren bat izanez gero: bortxaketa, amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua, umekiaren akatsak.

   Legez kanpokoa, salbuespen hauek izan ezik: bortxaketa, amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua.

   Legez kanpokoa, salbuespen hauek izan ezik: amaren bizitzarako arriskua, gorputzeko edo buruko osasun arriskua.

   Legez kanpokoa, salbuespenik gabe.

   Eskualde batetik bestera aldatzen da.

   Informaziorik ez dugu.

Abortua hainbat motatakoa izan daiteke:

  • Berezko abortua: umea galtzen denean ernaltzetik 26 aste pasa baino lehen (umekia ezin duenean uterotik kanpo bizi). Berezko abortua gertatzen da haurdunaldia modu latz batean amaitzen denean. Abortu mota honen kausak: aldaketa kromosomikoak eta aldaketak umetokiko arterian, miomak... Erretzea, alkohola eta drogak kontsumitzea abortu bat izateko aukerak handitzen ditu.
  • Eragindako abortua: haurdunaldia eteteko egindako hainbat prozeduren ondorioz sortutako ekintza. Munduan, herrialde askotan debekatuta dago.

Hain zuzen ere, abortu bakoitzaren lege egoeraren arabera, nahita eragindako abortuen beste sailkapen hau egin dezakegu:

  • Legezko abortua: abortua legearen barnean egiten denean. Espainian onartuta dago emakumearen baimena badago, egiteko toki apropos batean egiten bada, eta osasun arazoak ekiditeko, bortxapen baten ondorioz edo umekia malformazioak baditu.
  • Legez kanpoko abortua: legeak esaten duenaren kontra egiten denean. Arriskutsuak izan ohi dira egoera honetan egindakoak (higiene falta, mediku prestakuntza egokia ez duten abortu-eragileak...).

[aldatu] Arazo etikoak

Herrialde garatu guztiek onartzen dute abortua, egoera batzuen baldintzapean. Estatu bakoitzak bere legea du gai honi buruz. Dena dela, hainbat herrialdetan delitutzat hatrzen da, hala nola Andorra, Txile, Filipinak, El Salvador, Somalia eta Vatikanon.

[aldatu] Erlijioen arabera

  • Katolizismoa: ez du abortua onartzen, bere ustez umekia hiltzean datza eta hilketatzat hartzen du. Bere ustez, ernalketa gertatzen denetik, umekia pertsona bat da.
  • Judaismoa: ez du abortua ontzat hartzen, baina zenbait egoeratan onartzen du (amaren osasuna arriskuan dagoenean, umekia malformazioak dituenean...) ez baitu umekia pertsona kontsideratzen.
  • Islama: lege islamiarrak abortua onartzen du arrazoi medikuengatik. Islamak ez ditu legearen eta etikaren artean bereizketarik egiten. Umekia pertsona kontsideratzen du jainkoak bere arima pertsonala ematen dionean. Bi zuzenbidezko eskola daude: Janafi (abortua liberalki onartzen du) eta Maliki (abortua debekatzen du egoera guztietan, bere esanetan ezin baitugu naturala aldatu).

[aldatu] Zientziaren arabera

Zientziaren munduan ikuspuntu desberdinak daude gaiaren arabera. Batzuen ustez, umekia ez da pertsona (ez da kapaza independenteki bizitzeko, garuna garatu gabe dago...) beraz ez du sufrimendurik jasaten. Beste batzuen esanetan, ordea, umekia pertsona da ernatzearen momentutik. Emakumearen eta umekiaren DNA desberdinak dira, beraz umekia pertsona bat da.

[aldatu] Giza eskubideen arabera

Arlo honetan ere 2 ikuspegi etiko-filosofiko bereizten ditugu: umekiaren eskubidea bizitzeko eta emakumearena, ama izateko. Abortuaren alde daudenak esaten dute, abortua debekatzea emakumearen eskubideen kontra joatea dela. Bestalde, abortua debekatu nahi dutenak esaten dute bizitzaren eskubidea errespetatu behar dela eta umekia garrantzia handiago duela, defendatzeko aukerarik ez duelako.

[aldatu] Ondorioen arabera

Badago beste ideia bat kontuan izan behar dena: ondorioak. Ondorioei begiratzen badiegu leku eta egoera batzuetan haurgaltzea debekatzea debekatuta egon beharko litzateke. Adibidez hirugarren munduan, nahi ez diren haurdunaldiak igotzen dituzte pobretasun eta hilkortasun tasak. Ez dugu alde batera utzi behar ere beste faktore psiko-sozialak, esate baterako ezkongabe dauden emakumeak haurdun gelditzea, oso gazte diren emakumeak edo intzesturen ondorioz gelditu direnak, hauek eramaten dutelako arazo psikologikoak izatera baita fisikoak ere. Hauek dira adibide batzuk ikusteko nola haurgaltzea den baliozkoa sufrimendua eta gaizkia ekiditeko erabiltzen bada. Badakigu haurgaltzea ez dela metodorik hoberena, ezta nahiago dena, baina erabilgarria da, emakumeen sufrimendua ekiditeko ondorioen aldetik begiratuta noski.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Dutt T, Matthews MP (1998). Gynaecology for Lawyers. 14. Routledge. ISBN 978-1-85941-215-2.
  2. a b Ibon Sarasola: «aborto», Zehazki hiztegia, Alberdania, 2005.
  3. Shah I, Ahman E (December 2009). «Unsafe abortion: global and regional incidence, trends, consequences, and challenges». J Obstet Gynaecol Can 31 (12): 1149–58. PMID 20085681.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Abortu
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak