Txipiroiak beren tintan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txipiroiak tintan» orritik birbideratua)
Txipiroiak beren tintan
Osagaiaktxipiroia, txipiroi tinta, tomatea, tipula, ardo zuria, baratxuria eta oliba olioa
Historia
JatorriaEuskal Herria

Txipiroiak beren tintan[1][2] Euskal Herriko gastronomiaren errezeta ezaguna da. Tipulaz eta piper berdez egindako satsa batean prestatzen dituzte eltze batean.

Saltsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saltsa honek txipiroiaren tinta iluna, goxatutako barazkiak, ogi txigortua, tomatea eta bestelako ongailuak ditu oinarri. Saltsa hau, txipiroiak bere tintan platera prestatzeko erabiltzen da bereziki, hala ere, bestelako prestaketetan ere erabili liteke.

Tipula + piper berdea gozatua + tomatea + ogia + txipiroi tinta freskoa + egosi + irabiatu

Aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begihandia, txipiroi tintaren saltsan.
  • Barazkiak ongi goxatzea izango da oinarri onena saltsa honentzat.
  • Txipiroi tintak freskoa izan behar du. Tinta izoztua erosiko bagenu, zapore eta kolore gutxiago emango lioke.
  • Errezeta tradizionalean, ogi txigortua erabili izan da saltsa loditzeko eta esaten da txipiroiak prestatu eta biharamunean gozoagoak izaten direla.

Beste erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienbat txipiroi edo begihandiekin erabiltzen den arren, gaur egun beste prestaketa ugarirekin ere erabiltzen da, lagungarritzat edo kolorea emateko ere: arrozarekin, piper berdearekin, kroketekin....

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]