Barazki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gasteizko nekazaritza azoka
Barazkiak

Barazkiak edo ortuariak baratze edo ortutik ateratako elikagaiak dira, landareetatik eratorriak gehienetan, baina onddoak ere izan daitezkeenak. Lekaleak (aleak dituztenak) definizio honen baitan egon daitezke, batzuetan aparte sailkatzen diren arren.

Zenbait testuingurutan, eta gaztelaniaren eraginez, berdura hitza ere erabiltzen da barazkien azpimultzo bat izendatzeko, hain zuzen landareen atal berde jangarriak adierazteko. Frantsesez eta ingelesez ez dira batak eta besteak bereizten.

Gehienetan, "berdura" eta "barazki" sinonimotzat hartzen dira.

Hitz hauek ez daukate zentzu zientifikorik, eta erabilera arbitrario eta subjektiboa daukate, norbanakoek elikagaiak prestatu eta hautatzeko dituen kultur ohituren araberakoa baita.

Eduki-taula

[aldatu] Frutak eta barazkiak

"Barazki" hitza sukaldaritzan erabilitako terminoa da, ez hitz botaniko edo zientifikoa. Bestalde, "fruta" edo "fruitu" hitzak sukaldaritzan esanahi bat dauka eta ikuspuntu botanikotik beste bat. Sukaldean, gozoak diren edo azkenburuko gisa erabiltzen diren fruituei deritze fruta.

Jangarriak diren hainbat fruitu, esaterako tomatea eta piperra, barazkitzat hartzen dira, ez frutatzat. Gehien bat plater gaziak prestatzeko erabiltzen diren fruituak dira barazki gisa sailkatzen direnak.

[aldatu] Barazkien sailkapena

Sailkapen hau jangarria den landare atalaren arabera egin da.

[aldatu] Euskal Herriko ortua

Nafarroako Erriberan barazkien ekoizpenik handiena jasotzen dute, klima eta lurraren ezaugarriei esker.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak