Panen txirula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panen flauta» orritik birbideratua)
Panen txirula
Deskribapena
MotaTxirula zeihar eta duct flute (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena421.112
Honen izena daramaPan

Panen txirula haizezko musika-tresna bat da.

Txirula hauek luzera ezberdinetako tutuak izaten dituzte, errenkadan jarriak. Tutu hauek hainbat materialez eginak egon daitezke: zura, kanabera, metala...

Jotzeko era[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andeetako Panen txirula edo zampoña
Zikiratzaileen txilibituarekin joaldia. Musikaria: Juan Mari Beltran.

Txirula hau esku batekin (edo biekin) hartzen da eta goialdeko ertza ezpainen kontra jarririk, haizea botatzen da, zulo bakoitzeko ertzera zuzendua. Hodi bakoitzak bere luzeraren araberako nota ematen du.

Panen txirulak munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologiako Pan jainkoak asmatu zuela esan ohi da. Neolitoan eta geroagoko kulturetan zabaldu zen, Melanesian eta Hego Ameriketako indiarren artean, batez ere. Europan artzainen musika-tresna izan zen gehienbat, eta hala iraun du Pirinioetan. Ekialde Urrunean tradizio luzea izan du. Mozartek erabili zuen Txirula Magikoa operan.

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun euskal herri-musikan ez da halako Panen txirularik erabiltzen, baina antzina, XX. mendearen hasierara arte, Pirinio inguruko euskal ahuntzain eta zikiratzaileek ezpelez egindakoak erabili izan dituzte[1], eta Erronkari bailarako (Nafarroa) herrietan haurrek kanaberazkoak[2].

Pirinioetako zikiratzaile-txilibitua edo Panen txirula. Londreseko Hornimans Museoan dagoen baten kopia. 2020, Soinuenea. JMBA bildumako 672 zk.
Erronkariko haurrentzako kanaberazko Panen txirula. Soinueneako JMBA bildumako 1544 zk. Burgiko Karlos Zabaltzak esandakoan oinarriturik egina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1947-, Beltrán, Juan Mari. (1998). San Telmo Museoko soinu eta hots tresnak. Eusko Ikaskuntza ISBN 84-89516-65-0. PMC 431643363. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  2. 1947-, Beltrán, Juan Mari,. (D.L. 1996). Soinutresnak euskal herri musikan. Orain ISBN 84-89077-63-0. PMC 432123308. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]