Une fleur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Une fleur
Jatorria
Sortzailea(k)Vlaho Bukovac
Sorrera-urtea1887
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak127 (altuera) × 97 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
Bildumaezezaguna

Une fleur (Lore bat) Vlaho Bukovac artista kroaziarrak 1887an margotutako emakumezko biluzi bat da. Lana bere Frantziako garaian sortu zuen eta bere bizitzan zehar hainbat argitalpenetan arreta berezia jaso zuen. Nolabait, emakume idealizatu bat aurkitzen dugu margolan honetan.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdin pastel eta haragi tonu zurbildun koadro sinbolista honek emakumezko biluzi eder bat irudikatzen du lore sorta baten ondoan etzanda; ezpainetan bi arrosa txiki ditu. Esanahi agerikoa: neska margolanaren izenburuan aipatzen den lorea da, loreak eta esnatze sexualak dituen ondorio guztiekin.[2]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, margolana bilduma pribatuan dago Londresko Bonhams enkante-etxean bildumagile ezezagun bati 100.800 £-ren truke saldu ostean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]