Kroazia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kroaziako Errepublika
Republika Hrvatska
Kroaziako bandera
Bandera

Kroaziako armarria
Armarria

Nazio ereserkia:
Lijepa naša domovino
(Gure aberri ederra)
Kroazia: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Zagreb
45°48′N 16°0′E / 45.800°N 16.000°E / 45.800; 16.000Koordenatuak: 45°48′N 16°0′E / 45.800°N 16.000°E / 45.800; 16.000
Hizkuntza ofiziala(k) Kroaziera1
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika parlamentarioa
Ivo Josipović
Zoran Milanović
Independentzia
- Jugoslaviatik

1991 ekainaren 25
Eremua
• Guztira
• Ura

56.542 km² (124.)
% €0,01
Biztanleria
• Zenbatespena ()
• Errolda (2011)
• Dentsitatea

Herritarra

(123.)
4.290.612
75.8 biztanle/km² (-)

kroaziar
Dirua Kuna (kn) (HRK)
Ordu eremua
 • Udan (DST)
CET (UTC +1)
CEST (UTC +2)
Interneteko domeinua .hr
Telefono aurrezenbakia +385
1 Italiera ere bai, Istriako eskualdean

Kroaziako Errepublika Europa hegoaldeko estatua da, Mediterraneoaren, Europa erdialdearen eta Balkanen arteko bidegurutzean kokatua. Lehen Jugoslaviako zatia zen. 2013ko uztailaren 1etik Europar Batasuneko kidea da[1] eta NATOn sartzeko negoziaketak egiten ari da.

Hiriburua Zagreb da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kroazia satelite irudian

Kroaziak ilbehera edo ferra itxura duen estatua da, Itsaso Adriatikoaren ertzean kokatua. Mugakide ditu Serbia, Bosnia-Herzegovina ekialdean, Montenegro hegoaldean eta Eslovenia eta Hungaria iparraldean. Itsasoaren beste aldean Italia dago. Lurraldea bitan zatitua du hegoaldean, Bosnia-Herzegovina den Neum herriko inguruko tartak banatua. Lurraldea askotarikoa da: ordoki, aintzira eta mendixkak ipar eta ipar-ekialdean (Erdialdeko Kroazia eta Eslavonia), basoz estalitako mendi garaiak (Dinara 1.831m) eta Itsaso Adriatikoko kostalde menditsua (Istria, Ipar Kostaldea eta Dalmazia).

Klima eta Paisaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotariko lurraldeen bidegurutze izanda, askotariko klimak ere baditu. Ipar eta ekialdean kontinentala da, mediterraneokoa kostan eta mendiko klima hego-erdialdeko eskualdean.

Klima desberdin hauek paisaia aniztasun izugarria ematen diote Kroaziari:

  • Eslavonian Sava, Drava eta Danubio ibaien arteko lautadan hariztiak nagusitzen dira, berezko duten faunarekin. Urtesasoiaren arabera uholdeak gertatzen dira eta aintziretako landaretza agertzen da.
  • Kroazia erdi eta iparraldean paisaia ondulatua da, nekazaritzarako ezin hobea. muinoen hegoaldean mahatsa ere landatu da.
  • Dinariar Alpeetan dagoen Gorski Kotar eremuan pagoak eta pinuak dira nagusi. Adriatikotik datozen haize hezeek prezipitazio ugari uzten dute bertan. Hartzak eta otsoak aurki daitezke baso hauetan.
  • Istrian lur gorri buztintsua daukagu. Zelaiek eta baso txikiek estaltzen dute penintsula.
  • Kostaldean uda luzea, beroa eta lehorra da eta negua berriz motza eta arina. Honek mediterranear basoa dakar. Artea ugari da, baita zuhaixkak ere.

Kostaldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kroaziako uharte nagusiak»

Kroaziaren ezaugarri turistiko nabarmenena bere kostaldeak osatzen du, Istrian hasi, Kvarneko golkoan eta Dalmazian jarraitu eta Dubrovnikeraino iristen dena. 1.778 kilometro luze den kosta dauka (5.790 uharteak kontutan hartuta) eta hondartza ugari daude, gehienak harrizkoak. Kostatik hurbil 1.185 uharte ditu hauetatik 66 daude populatuak. Handiena Cres uhartea da eta populatuenak Krk, Korčula, Brač eta Hvar.

Ibaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danubio ibaiak Kroazia eta Hungaria artean muga egiten du eta beraz Kroaziak dituen ibai nagusiak, Sava eta Drava, Danubio beraren adarrak dira. Itsaso Adriatikora doazen ibaiak Dinariar Alpetan jaiotzen dira eta ibilbide motza dute, handienak Neretva eta Cetina ibaiak dira.

Parke Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi Parke Nazional daude Kroazian.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotariko lurraldeen bidegurutze izanda, askotariko klimak ere baditu. Ipar eta ekialdean kontinentala da, mediterraneokoa kostan eta mendiko klima hego-erdialdeko eskualdean.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko erroldaren arabera Kroaziako hiri nagusiak honako hauek dira:

  1. Zagreb: 1.288.000 biztanle
  2. Split: 349.314
  3. Rijeka: 213.842
  4. Osijek: 107.784
  5. Zadar: 75.082
  6. Pula: 57.191
  7. Karlovac: 55.981
  8. Sisak: 47.699
  9. Varaždin: 47.055
  10. Šibenik: 46.372
  11. Dubrovnik: 42.641

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kroaziako historia»
Kroaziarren etorrera Itsaso Adriatikora, Oton Iveković

Kroaziako historia Balkanetara VII. mendean kroaziarren etorrerarekin hasten bada ere, horren aurretik beste herri batzuek iragan ziren: Hallstatt kultura, La Tene kultura, iliriarrak, greziarrak kostaldean... Erromatarrek K. a. 168an konkistatu zuten lurralde hori, eta Mendebaldeko Inperioaren gainbeherarekin, hunoak eta ostrogodoak iragan ziren, Bizantziar Inperioak bereganatu baino lehen.

Esan bezala, kroaziarrak Balkanetan VII. mendearen hasieran finkatu ziren, eta bi printzerri, Dalmazia eta Panonia, osatu zituzten. Trpimirović leinuaren etorrerarekin, 850 inguruan, bi lurralde horiek hurbiltzen hasi ziren, eta, 925ean erresuma osatu zuten, Tomislav erregearen agindupean.

Hungariako Erresumarekin batasun pertsonalean sartu zen 1102an. Mohácseko batailaren ostean (1526), Habsburg leinuaren mendera igaro zen Kroazia. XVI. mendean zehar, Kroaziako lurraldeak Otomandar Inperioak azpiratu zituen. XVIII. menderako, Otomandar Inperioa Hungariatik eta Kroaziatik kanporatuta, Vienak lurralde horiek era zentralizatuagoan gobernatu zituen. XIX. mendean nazionalismo erromantikoa areagotu zen Kroazian, germanizazioari eta magiarizazioari aurre egin nahian. Kroazierazko literaturan eta kulturan aurrerapauso nabarmenak eman ziren 1830etik aurrera.

1848ko iraultzekin, Habsburgeko lurraldeetan Austria-Hungariako monarkia ezarri zen, baina hura ez zen bereziki ona izan herriaren autonomiarako. Lehen Mundu Gerraren amaierarekin, Habsburgeko Inperioa ere bukatu zen eta Kroazia 1918-1929 bitartean Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuman sartu zuten eta 1929tik 1941 arte, Jugoslaviako Erresuman.

Bigarren Mundu Gerran, 1941-1945 bitartean, Ardatzak estatu-txontxongiloa eratu zuen Kroazian. Aliatuen garaipenarekin, Kroazia Jugoslaviako Federazioko zati bihurtu zen. 1991n independentzia aldarrikatu zuen. Gerra latz baten ostean, 1995eko Daytongo akordioari esker, borroka amaitu zen, independentzia lortu zuela.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kroaziaren banaketa administratiboa»

Lau eremu historiko eta geografiko handik osatzen dute Kroazia:

  • Kroazia erdialdea: Hasierako Kroaziako erresumaren lurrak hartzen dituen eremua.
  • Istria: Itsaso Adriatikoko penintsula handiena, Italiar kutsu handikoa.
  • Eslavonia: Kroaziaren ekialdeko lautada.
  • Dalmazia: Erdi eta hegoaldeko kostaldeko eremua.

Banaketa administratiboari dagokionez, Kroazia 20 konderri edo eskualdetan (županija, pl. županije) eta hiri baten (grad) antolatzen da. Eskualde bakoitzak demokratikoki hautatutako batzar bat du, lau urte balioa duena. Batzarrak eskualdeko urteko aurrekontua, gobernua eta abar aukeratzen ditu. Gobernu hauen burua župan bat da eta hamabi dožupan edo sailburu ditu agindupean.

Counties of Croatia.png

Hauek dira eskualdeak:
1 Zagreb (Zagrebačka)
2 Krapina-Zagorje (Krapinsko-zagorska)
3 Sisak-Moslavina (Sisačko-moslavačka)
4 Karlovac (Karlovačka)
5 Varaždin (Varaždinska)
6 Koprivnica-Križevci (Koprivničko-križevačka)
7 Bjelovar-Bilogora (Bjelovarsko-bilogorska)
8 Primorje-Gorski Kotar (Primorsko-goranska)
9 Lika-Senj (Ličko-senjska županija)
10 Virovitica-Podravina (Virovitičko-podravska)
11 Požega-Eslavonia (Požeško-slavonska)
12 Brod-Posavina (Brodsko-posavska)
13 Zadar (Zadarska)
14 Osijek-Baranja (Osječko-baranjska)
15 Šibenik-Knin (Šibensko-kninska)
16 Vukovar-Syrmia (Vukovarsko-srijemska)
17 Split-Dalmazia (Splitsko-dalmatinska)
18 Istria (Istarska)
19 Dubrovnik-Neretva (Dubrovačko-neretvanska)
20 Međimurje (Međimurska)
21 Zagreb Hiria (Grad Zagreb)

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbola

Kroaziako futbol selekzio nazionala 1990 urtearen ondoren sortu zen. Bere bizitza laburrean izandako emaitzarik aipagarriena 1998ko Munduko Futbol Txapelketan lorturiko hirugarren postua izan da. Txapelketa hartan Davor Šuker izan zen gainera goleatzaile nagusia.

Prva HNL da Kroaziako liga. Bertako talde nagusiak NK Dinamo Zagreb eta HNK Hajduk Split dira. Europako txapelketetan Dinamo izan da garaipena lortu duen bakarra, 1966-67 denboraldiko Feria Kopa (UEFAren aurrekaria zena) irabazi baitzuen.

Saskibaloia

1992ko Olinpiar Jokoetako zilarrezko medalla eta 1994ko Munduko Txapelketako brontzezkoa dira Kroaziako saskibaloi selekzioaren emaitzarik onenak.

Bi klub nagusi daude, eta bien artean Euroligako bost txapelketa irabazi dituzte, hiru KK Split taldeak eta beste bi Cibona Zagreb taldeak.

Eskubaloia

Kroaziako eskubaloi selekzioak garaipena eskuratu du bi Olinpiar jokoetan, 1996an eta 2004ean. Klubei dagokienez kroaziarrek hiru aldiz irabazi dute EHF Txapeldunen Liga (Europako txapelketa nagusia), RK Zagrebek bi aldiz eta RK Bjelovarrek behin.

Tenisa

Kroaziako tenis taldeak 2005eko Davis Kopa irabazi zuen.

Gizateriaren ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kroaziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kroazia Aldatu lotura Wikidatan