Unibertsitate Askea (Errusia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unibertsitate Askea (Errusia)
Datuak
Motaunibertsitatea
HerrialdeaErrusia
Erabilitako hizkuntzaerrusiera eta ingeles
Historia
Sorrera2020ko abuztua
webgune ofiziala

Unibertsitate Askea (errusieraz: Свободный университетtranslit.: Svobodny Universitet) 2020ko abuztuan Errusian sortu zen hezkuntza-erakundea da. Ekonomia Goi Mailako Eskolako irakasle talde batek sortu zuen, unibertsitateak uko egin zionean hurrengo ikasturterako kontratua berritzeari. Irakasleek Interneteko hezkuntza-proiektu independente bat martxan jarri zuten, presio administratiborik eta zentsurarik gabe.

Proiektuaren abiarazleak Viktor Gorbatov, Julia Gorbatova, Kirill Martynov eta Jelena Lukianova irakasleak dira. Adierazi zutenez, euren zeregina «unibertsitatea berriro eraikitzea eta irakasleak edozein agindu administratibotik libratzea» da: «Unibertsitatea ezin bada aske izan, orduan unibertsitate aske berri bat behar da»[1][2].

2022an, Ukrainako inbasioaren hasierarekin batera, irakasle gehienek Errusia utzi zuten. 2023ko martxoan, Errusiako Fiskaltza Nagusiak Unibertsitate Askea estatuaren segurtasunerako mehatxua izan zezakeen erakunde gisa aitortu zuen eta Errusian jarduerak egitea debekatu zion[3]. Kontseilu akademikoak iragarri zuen unibertsitatea Errusiatik kanpo garatzeko asmoa zuela[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Errusieraz) «Покинувшие Высшую школу экономики преподаватели учредили независимый «Свободный университет»» Новая газета 2020-08-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-07) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  2. (Errusieraz) «Манифест» Свободный университет jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-07) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  3. (Errusieraz) «"Свободный университет", созданный бывшими преподавателями ВШЭ, признали в России нежелательной организацией» BBC News 2023-03-31 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-12) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).
  4. (Errusieraz) «Свободный Университет приостановил деятельность в России» Север.Реалии 2023-04-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-04-02) (Noiz kontsultatua: 2024-01-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Hezkuntza Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.