Urederraren iturburuko natura-erreserba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urederra, bere sorburutik gertu.

Urederraren iturburuko natur erreserba Urbasa-Andíako natura parkean dago, Bakedanoko udalerrian (Nafarroan). Han sortzen da Ureder ibaia, Egaren ibaiadarra. Natura erreserba 1987an izendatu zuten.

Urbasako gune karstikoan sortutako akuifero garrantzitsuaren berezko irteerarik emaritsuena da. Bakedanoko barrutiko ipar-mendebaldeko paretan (ebakia dagoena ia) gertatzen da, 630 metroko garaieran (pareta horren goiko tontorrak 900 metro ditu). Milioika urtetan, Urbasako ura hustearen eraginez, gunearen hegoaldeko ertzean sortutako anfiteatro arrokatsua osatzen duen koska modelatua da.[1]

Kanpo loturak

Erreferentziak

  1. http://www.parquedeurbasa.es/informacion-eu/urederra-eu.html?language=eu Urbasa-Andia natura parkearen orria