Ega
- Artikulu hau Nafarroako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ega (argipena).
|
|||
|---|---|---|---|
| Kokapena | Araba eta Nafarroa | ||
| Luzera | 122 km | ||
| Arroa | 1.497 km² | ||
| Emaria | 13,76 m³/s | ||
| Iturburua Koordenatuak |
Lagran (Araba) 42°37′10″N 2°36′46″W / 42.61944°N 2.61278°W |
||
| Ibai ahoa Koordenatuak |
Ebrora San Adrianen (Nafarroa) 42°19′41″N 1°55′9″W / 42.32806°N 1.91917°W |
||
Ega[1] Araban jaiotzen da, baina ia ibilbide osoa Nafarroan egiten duen ibaia da. 122 kilometroko luzera du Toloñoko mendietatik datorren erreka batek eta Iturrietako mendietatik (Entziaren hegoaldean) jaisten den beste batek osatzen duten puntutik, Kanpezu, Ebroraino.
Sartalde-sortalde norabidean doa Lizarraraino. Hegoaldera abiatzen da ondoren eta Lerindik igaro eta gero, ura Ebro ibaian isurtzen du, Calahorrako herrian. Ega ibaiak Mendatza, Kanpanarea eta Zamarka erreken ura jasotzen du eskuinaldetik; Urederra eta Irantzu ibaiena ezkerraldetik. Kanpezu, Antzin, Legaria, Murieta, Zubielki, Arbeitza, Lizarra, Iratxe, Lerin, Carcar, Andosilla eta San Adriango herrietatik igarotzen da. Ebro ibaiak Nafarroatik jasotzen dituen hiru adarretan urriena da.
Ibaiadarrak [aldatu]
Ega ibaiaren ibaiadarrak hauek dira: Izki, Istora, Galbarra, Ubaria, Sardegi, Zelaieta, Urederra eta Irantzu.
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.