Urraka Fernandez
Wikipedia(e)tik
Ramiro Gartzia Viguerakoa eskuinaldean, Antso II.a Nafarroakoa bere anaia erdialdean eta Urraka Fernandez bere koinata ezkerraldean (Chronicon Albeldense)
Urraka Fernandez, (? - † 1007), Gaztelako infanta, Leongo Erresumako bitan (951-956) eta (958-960) eta Iruñeko Erresumako behin (970-994) erregina ezkontidea zen. Aita Fernan Gonzalez eta ama Iruñeko Antsa zituen.
Ezkontzak eta seme-alabak [aldatu]
Fernan Gonzalez aitaren ezkontza-politika jarraituz hirutan ezkondu zen:
- 941an lehendabizikoz, Ordoño III.a, Ramiro II.aren semea, ezkondu zuen eta hiru seme-alabak izan zituen:
-
- Bermudo, Leongo Erresumako erregea.[1]
- Leongo Ordoño, gaztea zela hila
- Leongo Teresa, moja
- 958an, bigarrenez Leongo Ordoño IV.a ezkondu zuen. Hau, tronuaren usurpatzailea, legezkotasunaren bila zebilen. Zenbait seme-alabak izan omen zituen baina bat baino ez da ezaguna: Gartzia Ordoñez[2]
- 962an hirugarrenez Antso II.a Nafarroakoa ezkondu zuen. Lau seme-alabak izan zituzten:
-
- Gartzia II.a Nafarroakoa (994-1000), Iruñeko erregea eta Aragoiko kondea.
- Ramiro Nafarroakoa (?-992)
- Gontzal Nafarroakoa (?-997)
- Abda (Urraka) Nafarroakoa "Baskoia", Almanzorren emaztea eta Abd al-Rahman Antsoren ama.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Alfonso Ceballos-Escalera Reyes de Leon: Ordoño III (951-956), Sancho I(956-966), Ordoño IV (958-959), Ramiro III (966-985), Vermudo II (982-999) 159. orr. La Olmeda argitaletxea Burgos. 2000 ISBN 84-89915-11-3
- ↑ Alfonso Ceballos-Escalera Reyes de Leon: Ordoño III (951-956), Sancho I(956-966), Ordoño IV (958-959), Ramiro III (966-985), Vermudo II (982-999) 121-122 eta 160 orr. La Olmeda argitaletxea Burgos. 2000 ISBN 84-89915-11-3