Aragoi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aragoiko Autonomia Erkidegoa
Comunidad Autónoma de Aragón
Comunidat Autonoma d'Aragón
Comunitat Autònoma d'Aragó

Autonomia erkidegoa
Aragoiko bandera Aragoiko armarria
Hiriburua Zaragoza
Probintziak Huesca
Teruel
Zaragoza
Herritarra aragoitar
Localización de Aragón.svg
Eremua
- Espainiaren
47.719 km²
% 9,4
Biztanleria
- Espainiaren
Dentsitatea
1.277.471 (2006)
% 2,9
26,18 bizt/km²
ISO 3166-2 ES-AR
Estatutua 1982ko abuztuaren 16
Presidentea Luisa Fernando Rudi (PP-Aragón)
Hizkuntza ofiziala(k) gaztelania, aragoiera, katalana[1]
Espainiako Gorteak
- Kongresuan
- Senatuan

13 eserleku
12 eserleku
www.aragon.es
1Huesca iparraldeko herri batzuetan aragoiera ere mintzatzen da. Halaber, Aragoiko Sartaldeko Zerrendan katalana mintzo da.

Aragoi[2] (gaztelaniaz eta aragoieraz Aragón; katalanez Aragó) Espainiako ipar-ekialdeko autonomia erkidegoa da, izen bereko erregio historikoarekin bat datorrena. Ebro ibaiaren bailararen erdialdean aurkitzen da, Espainiako iparraldean, eta Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Katalunia, Errioxa, Nafarroa, Valentziako Erkidegoa eta Frantziaekin egiten du muga.

1991ko erroldaren arabera 1.178.000 biztanle zeuden, herrialdearen %2,95. 2005ean 1.270.036 arte igo zen biztanle kopurua.

Geografia

Orografia

Hiru eremu nagusi bereiz daitezke Aragoin: Pirinioaldea, iparraldean; Ebro harana, erdialdean eta Iberiar Mendilerroa, hegoaldean. Pirinioaldean (50 km luze) daude mendikate horretako gailurrik garaienak (Monte Perdido, 3.355 m; Maladetak, Aneto mendia, 3.404 m). Pirinioetako haran sakon eta kanoien hegoaldera zabaltzen dira Ebro haranaren bitarteko goi ordoki idorrak (Huesca). Erdialdean zabaltzen dira Ebro ibaiak ureztaturiko zabaldiak (Zaragoza) eta hegoaldean Iberiako Mendiak osaturiko goi ordokia agertzen da (Calatayud, Teruel, 1.000 m).

Hidrografia

Ebro ibaiak Aragoiko ibai eta lakuen urak eramaten ditu, Mijares eta Turia ibaiekin batera Mediterranear itsasoan isurtzen delarik. Ibaiak ureztatze lanetan eta ur energia sortzaile gisa erabiltzen dira. Ebroren adar nagusiak Aragoi, Gállego, Segre, Jalón, Jiloca eta Cinca dira.

Klima eta landaredia

Ordesa bailararen ikuspegia.

Komunitate honetako klima mediterranear-kontinentala da, eurite irregular, bero kontraste handi eta haize indartsuekin. Idorra da, mendilerroek eragozten baitute Atlantiko nahiz Mediterraneo aldetako haize lasterren sarrera.

Landaretza erliebearekin batera aldatzen da, baso boreal eta lore mediterranearrak dituelarik.

Mugak

Pirinioak (Biarno, Pirinio Garaiak, Ariège), iparraldean; Euskal Herria (Nafarroa eta Zuberoa) eta Gaztela eta Leon, ipar-mendebaldean eta mendebaldean; Katalunia eta Valentzia, ekialdean eta Gaztela-Mantxa, hegoaldean.

Probintziak

Aragoi hiru probintziatan banatuta dago:

  1. Zaragoza: 917.288 biztanle (2006).
  2. Huesca: 218.023.
  3. Teruel: 142.160.

Hiri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: Aragoiko udalerrien zerrenda
  1. Zaragoza - 647.373 biztanle (2005).
  2. Huesca/Uesca - 48.530.
  3. Teruel/Tergüel - 33.238.
  4. Calatayud/Calatayú (Zaragoza) - 20.263.
  5. Ejea de los Caballeros/Exea d'os Caballers (Zaragoza) - 16.941.
  6. Monzón (Huesca) - 15.806.
  7. Barbastro/Balbastro (Huesca) - 15.778.
  8. Alcañiz (Teruel) - 15.130.
  9. Utebo (Zaragoza) - 14.037.
  10. Fraga (Huesca) - 13.284.
  11. Jaka (Huesca) - 12.553.
  12. Tarazona (Zaragoza) - 10.875.
  13. Sabiñánigo/Samianigo (Huesca) - 9.023.
  14. Binéfar (Huesca) - 8.890.
  15. Caspe (Zaragoza) - 8.206.

Ekonomia

Aragoiko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, Ebro haranean finkatua bereziki (mahastiak, oliba, alpapa, azukre-kanabera). Mahatsondo eta olibondoak landatu dira orain berri ureztaturiko eremuetan (urtegi berriak, Plan Aragón delakoa). Pirinioaldean garagar eta oloa lantzen badira ere, abere hazkuntza da ekonomia jarduera nagusia. Mea baliabide urrikoa (lignitoa, Teruel; burdina, Ojos Negros), Zaragoza da industria gune aipagarriena.

Historia

Sakontzeko, irakurri: Banu Qasi

Aragoiko jatorrizko lurraldea, Aragoiko konderria, Huesca ipar-mendebaldeko Pirinioetako haranek (Anso Berari, Hecho, Canfranc eta Tena) eta Jaka inguruak osaturiko eremuan sortu zen, Gállego ibaiadarraren eta Nafarroako Erronkari ibarraren artean (Aragoi ibaiaren goi arroa), Biarnoren hegoaldean. Jatorriz euskaldunak bide zirelarik, Nafarroari lotua ageri da Aragoiko konderria IX. mendean.

Pirinioetako haranetan, iakatarren euskal tribua bizi zen, eta euskaldun iraun zuen; haien hegoaldean, biztanle iberiarrek erromanizatze prozesu azkarra izan zuten (K.a. 100), Zaragoza (Cesar Augusta) hiri nagusi bihurtuz. Bisigodoak (470) eta arabiarrak (714) nagusitu ziren Inperio erromatarra banatu ondoan (Zaragoza izan zen arabiarrek Europa iparraldearen konkista abiatzeko aukeratu zuten hiria).

VIII., IX. eta X. mendean zehar, Tuteran bere hiriburua zeukan Banu Qasi sendi musulmandar boteretsuak Aragoiko Ebro aldeko eta lehendabiziko garaietan Pirinio aldeko Aragoiko lurrak bere menpe izan zituen.

Aragoiko erreinua

Sakontzeko, irakurri: Aragoiko Erresuma
Aragoiren armarriaren 1499ko irudia.

Aragoiko Erresumak, Bartzelonako konderriarekin batera, Aragoiko Koroa sortu zuen XII. mendean, erreinua oso independentea izan zen eta bere instituzio, foru eta eskubideak XVIII. mendeko Espainiako Ondorengotzaren Gerrara arte mantendu zituen.

Iruñeko erreinuari lotua egon ondoan, Aragoiko konderria beregain bihurtu zen 1035. urtean, Antso III.a Handiak Ramiro bere ezkontzaz kanpoko semeari oinerdekotzan utzi ondoan. Ramiro I.a Aragoikoak (1035-1063) eta Antso Ramirez bere semeak (1063-1094), bereganatze eta konkista politika bultzatu zuten, Nafarroako erreinutik urrunduz (Antso Nafarroako erregearen hilketaren ondoan bereziki, 1076). Pirinioetako haranak aurrenik eta gero Zaragoza hartu ondoren (Alfontso I.a Borrokalaria, 1104-1134), Aragoiko erreinua eta Bartzelonako konderria batu egin ziren ezkontza bidez 1137an (Ramiro II.aren alaba eta Erramun Berenger IV.aren arteko ezkontza), Rosselló (Ipar Katalunia) 1172an elkartu zelarik. Batasun honek iraun zuen bitartean (1410. urtea arte) Aragoi eta Katalunia Mediterraneo aldera begira egon ziren beti. Navas de Tolosa guduaren ondoan (1212), Balear Uharteak (1229-1230), Valentziako erreinua (1238), Sizilia (1282) eta Sardinia (1325) hartu zituzten. 1410ean Martin I.a hilik, iraungi zen dinastia kataluniarra eta bi urtez erregerik gabe egon ondoan, Fernando printze gaztelarra egin zuten errege (1412-1416), dinastia gaztelar bati hasiera emanez. Alfontso V.a Bikainaren erreinuan Napoliko erreinua konkistatu zen (1442) eta Fernando II.a Katolikoak (1479-1516) behartu zuen, Elisabet I.a Gaztelako erreginarekin ezkonduz, Aragoi, Katalunia eta Gaztelaren arteko batasuna, gaztelarren betiko ametsa egia bihurtuz. XVII. mendean porrot egin zuen Aragoi Gaztelatik bereizteko azken asmoa: Luis XIII.a Frantzia eta Nafarroa Behereko erregearen laguntzaz betiere, konspiratzaileek Hijarko dukea ezarri zuten Aragoiko errege, Frantziako koroak Nafarroa Garaia, Rosselló eta Sardinia hartu zituen bitartean. Konspirazioa argitara ekarririk, Carlos de Padilla, Mazarinen aurreko gestioak egin zituen gizona, atxilotu, epaitu eta burua mozturik hil zuten Madrilen 1648ko abenduaren 5ean. Pirinioetako Bakeak (Faisaien Uhartea, 1659) zehaztu zituen Frantzia eta Espainia artean egun ezagutzen diren mugak.

Azken urteak

1978tik Espainiako autonomia erkidego bat da Zaragoza, Huesca eta Teruelgo probintziek osatutakoa. 33 eskualdetan (Comarca) banatzen da eta bere hiriburua Zaragoza da.

1999ko abuztuaren 2tik Marcelino Iglesias Aragoiko presidentea da.

Politika

Aragoiko Gorteak (Aljaferia jauregia)
  • Erakundeak: Aragoiko Gorteek funtzio legegilea egiten dute gaur egun ere, erakunde historikoa izan ondoren.

Zientzia

Kultura

Aragoiko hizkuntzak.

Hizkuntzak

Aragoiko hizkuntza nagusia eta lurralde osoan mintzatzen dena gaztelania da. Hala ere, zonalde batzuetan aragoiera eta katalana ere hitz egiten dira. Goi Aragoiko haranetako (Anso eta Hecho haranetatik Benasqueraino) jatorrizko hizkuntza, bearnesa eta aranerarekin erlazionaturiko okzitaniera mota bat da. Baztertua eta patois modura tratatua, goi-aragoeraz mintzo diren hiztunak gutxi eta adinduak dira. Katalanez mintzo dira, bestalde, Huesca ekialdea eta Lleida arteko muga herri aragoitarretan (Benabarretik ekialdera).

Aragoiko erromantzearen gaztelaniatze prozesua laster hasi zen (XIII. m.) eta egun dialekto ezaugarri batzuk baizik ez dira geratu aragoitarren gaztelanian. Espainiarrek dialecto navarro-aragonés ere deitua, erromantze molde hau Nafarroako Ebroaldeko Erriberan zabaldu bide bazen ere, Nafarroa gehiena euskalduna izateaz gainera, errege-jendeak eta Gorteek erabiltzen zuten beste hizkuntza ez zen aragoera, okzitaniera mota bat baizik.

2009ko azarotik, aragoiera eta katalana Aragoiko "berezko hizkuntza original eta historikoak" dira Aragoiko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko legearen arabera. Lege horrek ez du aragoieraren zein katalanaren koofizialtasunik jasotzen, baina hizkuntza horien lurraldeetan eskubide batzuk onartzen ditu[1].

Hortaz, Aragoiko hizkuntzak hauek dira:

Zinema

Arteak

Musika

Literatura

Sakontzeko, irakurri: Aragoiko literatura

Gaztelaniazko egile klasikoen artean azpimarratzekoak dira Joaquin Costa eta Baltasar Gracian. Garaikideen artean, bestela, Ramon J. Sender eta Soledad Puertolas ezagunenetarikoak dira.

Aragoierazko literaturari dagokionez, azkenik, Francho Nagore nabarmentzekoa da gaur egungo idazleen artean. XIV. mendean bizi izan zen Juan Fernandez de Heredia ere aipatzekoa da.

Hedabideak

Erreferentziak

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aragoi Aldatu lotura Wikidatan