Urte fiskal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urte fiskala edo urte finantzarioa 12 hilabeteko epea da, non urteko txosten finantzarioa kalkulatzen den negozio zein beste organizaziotan. Eskumen gehienetan kontabilitatea arautzen duten legeak daude eta txosten hauek beharrezkoak dituzte 12 hilabetero.

Aipatutako epe hau Espainian nahiz herrialde latinoamerikarretan urtarrilaren 1ean hasten da eta urte bereko abenduaren 31an bukatzen. Zenbait enpresetan aldiz, hauen ezaugarriak eta administrazio erak direla eta, enpresaren urte fiskala uztailaren 1ean hasi eta hurrengo urteko ekainaren 30ean amaitzen da.

Urte fiskala behar askoen sortzapena zehazteko erabiltzen da, kontable nahiz zergetan. Mexikon, Federazioaren Kode Fiskalaren 11garren artikuluak ekarpenak urte fiskaletan neurtuko direla dio, eta honek egutegiarekin bat etorri behar du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]