Utrecht

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Herbehereetako udalerri infotaula

Utrecht (entzun) Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena. Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.

312.634 biztanle ditu (2011).

Geografia

Oude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

  1. Binnenstad
  2. Oost
  3. Leidsche Rijn
  4. West
  5. Overvecht
  6. Zuid
  7. Noordoost
  8. Zuidwes
  9. Noordwest
  10. Vleuten-De Meern

Historia

Trajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K. a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.

780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.

1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.

Klima

    Datu klimatikoak (Utrecht, 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.1 16.9 21.8 26.9 32.0 33.9 34.9 35.3 30.1 26.5 17.7 15.3 35.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.6 6.4 10.0 14.0 18.0 20.4 22.8 22.6 19.1 14.6 9.6 6.1 14.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.1 3.3 6.2 9.2 13.1 15.6 17.9 17.5 14.5 10.7 6.7 3.7 10.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.3 0.2 2.3 4.1 7.8 10.5 12.8 12.3 9.9 6.9 3.6 1.0 6.0
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.3 -14.6 -13.9 -6.6 -2.5 0.2 4.0 4.4 -0.7 -5.1 -8.9 -13.4 -18.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 69.6 55.8 66.8 42.3 61.9 65.6 81.1 72.9 78.1 82.8 79.8 75.8 832.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 10 11 9 10 10 10 10 11 12 13 12 130
Elur egunak (≥ 1 mm) 6 6 4 2 0 0 0 0 0 0 2 5 25
Eguzki orduak 62.3 85.7 121.6 173.6 207.2 193.9 206.0 187.7 138.3 112.9 63.0 49.3 1601.6
Iturria: [1]

Ekonomia

Industria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.

Demografia

Biztanleriaren bilakaera (1900 – 2010)
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2010
102.086 119.006 138.334 153.208 165.029 193.190 254.186 279.000 236.208 230.676 233.667 307.081

Ondasun nabarmenak

Oso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.

Irudi galeria

Pertsonaia ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Utrecht Aldatu lotura Wikidatan