Utrecht

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Utrecht

 Utrecht
Utrecht
Utrechteko Oudegracht ubidea.
bandera

armarria

Izen ofiziala Utrecht
Estatua
Probintzia
 Herbehereak
 Utrecht
Koordenatuak 52°05′N 5°7′E / 52.083°N 5.117°E / 52.083; 5.117Koordenatuak: 52°05′N 5°7′E / 52.083°N 5.117°E / 52.083; 5.117
Utrecht is located in Herbehereak
Utrecht
Posta kodea 3500-3585
Biztanleria 312,634 bizt (2011)
http://www.utrecht.nl

Utrecht (Speaker Icon.svg entzun (i · ?)) Herbehereetako erdi-mendebaldean dagoen hiria da, herrialdeko laugarren hiririk populatuena dena. Halaber, Utrecht probintziako hiriburua da.

312.634 biztanle ditu (2011).

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Oude Rijn ibaiaren eta Amsterdam-Rin ubidearen artean dago.

[aldatu] Ekonomia

Industria gune (metalurgia, ehungintza, janari industria, zeramika) garrantzitsua.

[aldatu] Historia

Trajectum izeneko herrigune batean erromatarrek Albiobola gotorlekua eraiki zuten (K. a. 48. urtean), eta gotorleku honen inguruan sortu zen Utrecht hiria.

780. urtean apezpikutegi baten egoitza izan zen. IX. mendean bikingoek su eman zioten, baina oso denbora laburrean berriro eraiki zuten hiria eta elizako gizonen gune garrantzitsu bihurtu zen. Merkataritzak eta industriak ere aurrerapen handia izan zuten; horrek liskarrak sortu zituen apezpikuaren eta burgesen artean.

1528an Herbehereen barnean sartu zen. 1559. urtetik aurrera artzapezpikutegi baten egoitza izan zen hiria. 1577an, espainiarren aurka matxinatu ondoren Orangeko etxearen esku geratu zen. 1579. urtean, Herbehereetako zazpi herrialdeak elkartuta, Utrechteko Batasuna izenpetu zen han.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Oso hiri ikusgarria da; alderik alde ubidez igaroa da. Monumentuen artean aipagarriak dira: katedral gotikoa (XIII-XVI. mendeetakoa), erromatarren garaiko San Pedro eliza, museoak eta liburutegiak. Unibertsitatea du.

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Irudi galeria

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Utrecht

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak