Vallehermoso dorrea

Koordenatuak: 43°17′N 2°59′W / 43.29°N 2.99°W / 43.29; -2.99
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vallehermoso dorrea
Eraikina San Bartolome kaletik ikusia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBarakaldo
Koordenatuak43°17′N 2°59′W / 43.29°N 2.99°W / 43.29; -2.99
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2003 - 2006

Vallehermoso Dorrea Barakaldoko Done Bikendi parkearen ondoan dagoen etxebizitza dorrea da. Guztira 72 metro eta 21 solairu dauzka[1]. Eraikuntza lanak 2003ko abenduan hasi eta 2006. urtearen hasieran amaitu zuten.

Kokapena eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Done Bikendiko Dorreen ondoan dago Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Dorrea Eugenio Aguinaga arkitektoak diseinatu zuen.

Eraikinak 112 etxebizitza ditu eta lehen solairuetan bulegoak daude. Berez Barakaldoko udalak berdegune moduan zeukan orubea 2002an etxebizitzak eraikitzeko birkalifikatu zen. Orubea Sacyr Vallehermoso eraikuntza enpresak erosi eta bertan etxebizitza dorrea eraiki zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa