Vejerko Gaztelua

Koordenatuak: 36°15′11″N 5°57′50″W / 36.25308°N 5.96384°W / 36.25308; -5.96384
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vejerko Gaztelua
Castillo
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaCádizko probintzia
UdalerriaVejer de la Frontera
Koordenatuak36°15′11″N 5°57′50″W / 36.25308°N 5.96384°W / 36.25308; -5.96384
Map
Ondarea
BICRI-51-0000501

Vejerko Gaztelua Vejer de la Frontera (Andaluzia) herrian dagoen eraikin bat da, jauregi itxurakoa gaztelua baino gehiago, jatorrian gaztelu andalusi bat izan zena eta herriaren puntu goren batean kokatua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1931n Monumentu Nazional izendatua, gaztelu hau Vejerko gunerik garaienean dago eta gaztelu arabiar baten hondakinen gainean eraikia dago. Gaztelu zahar hartatik, perra-arkuzko atea nabarmentzen da. Gotorlekuak 74 bider 22 metroko oinplano angeluzuzena du. Hiru dorre ditu, horiek ere laukizuzenak, bi iparraldean eta beste bat hegoaldean.[1] [2]

Eraikuntza garaiaren arabera, estilo ezberdinak ikus daitezke. IX. eta X. mendeen artean harresitutako esparrua eraiki zen. XI. mendearen amaieran, barruan bigarren harresi-barruti bat zegoela aipatzen da. Sarrerako atea ere islamiar garaikoa da, baina gaur egun apaindutako alfizaren zati bat baino ez da kontserbatzen (palma-hostoekin), eta perra-arkua eta hari eusten zion horma desagertu dira.

Hegoaldeko eraikin nagusia, bizileku gisa erabili behar zena, XVI. eta XVII. mendeen artean eraiki zen. Azkenik, patioko zutabeak, goiko galeriari eusten diotenak, XVIII. eta XIX. mendekoak dira. Garai horretan Medina Sidoniako dukeen egoitza izan zen.

Gazteluak bi patio ditu, nagusian dago uraska zaharra (ubide-sistema baten bidez euri-ura biltzen zuena). Arma-patiotik, almenak ikus daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Castillo de Vejer de la Frontera en Cádiz» Sapos y Princesas (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
  2. (Gaztelaniaz) admin. (2016-06-20). «Monumentos de Vejer» Vejer de la Frontera Turismo (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]