Andaluzia
Wikipedia(e)tik
|
Andaluzia |
|||
|---|---|---|---|
| Autonomia Erkidegoa | |||
|
|
|||
| Hiriburua | Sevilla | ||
| Probintziak | Almeria Granada Huelva Jaen Kadiz Kordoba Malaga Sevilla |
||
| Herritarra | andaluziar | ||
| Eremua - Espainiaren |
87.268 km² % 17,2 |
||
| Biztanleria - Espainiaren Dentsitatea |
7.975.672 (2006) % 17,80 89,71 bizt/km² |
||
| ISO 3166-2 | ES-AN | ||
| Estatutua | 1982ko abenduaren 11 | ||
| Presidentea | José Antonio Griñán (PSOE) | ||
| Hizkuntza ofiziala(k) | gaztelania | ||
| Espainiako Gorteak - Kongresuan - Senatuan |
61 eserleku 40 eserleku |
||
| www.juntadeandalucia.es | |||
Andaluzia (gaztelaniaz eta ofizialki Andalucía) Espainiako Autonomia Erkidego bat da, Iberiar Penintsularen hegoaldean kokatuta dagoena. Hegoaldean Gibraltar eta Ozeano Atlantikoarekin egiten du muga, iparraldean Extremadura eta Gaztela-Mantxarekin, ekialdean Murtziako Erkidegoarekin eta mendebaldean Portugalekin.
Andaluziako autonomia erkidegoko gobernu erakundeari Andaluziako Junta deritzo.
Eduki-taula |
Etimologia
Arabieratik "al-Andalus", Andaluzia musulmanaren izena 711tik 1492ra. Kristauak itzultzean izen hori heman ziztaion penintsularen hegoaldeari, eta ondoren konkistatutako azteneko lurraldeari bere bertsio kristaua jarri zioten izen bezala.
Nahiz eta "Bandalo" hitzetik datorren eztabaidatu den, "Al-Andalus" izena numismatika musulmanean lehen aldiz agertzen da, okupazioaren ondoren, Al'Andalus Hispaniarekin erlazionatzen delarik Andaluzian aurkitutako txanpon ugaritan, bi izenak esanahi berdinarekin agerten direlarik. Aurkeztutako hipotesietako batek zera dio: Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurrei bandaloen izena eman zieten. Ez dago Vandalucía hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzateke bertako hizkuntza ikusita, izan ere genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira. Vandalo hitza uandalo esaten zenez erraz nahas daitezke "tarmort uandalo" (uandaloen lurra) eta "tamort u-andalos" (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeari Al- partikula gehitu eta "Al-Andalus" deituko liokete.
Geografia fisikoa
Andaluzia Espainiako Erkidegoen artean azalera gehieneko bigarrena da Gaztela eta Leonren atzetik eta biztanle gehien duena da.
Erliebea
Andaluziako erliebea hiru zatiz osatua dago:
- Sierra Morena
- Mendikate Betikoak (Subbetikoa eta Penibetikoa)
- Guadalquivir ibaiaren bailara
Klima
Andaluzia klima mediterranearen barne dago, nahiz eta Andaluzia guztiak ez duen klima bera.
Euria gutxitzen joaten da mendebaldetik ekialdera, Andaluzian aurkitzen delarik Iberiar Penintsulako hegoaldeko leku euritsuena (Grazalemako mendikatea, 2138 litro urteko) eta Europako lehorrena (Gatako lurmuturra, 117 litro urteko).
Urteko 75 egun ingurutan egiten du euria, 50 arteraino jaisten delarik zonalde lehorrenetan. Andaluziako lurralde gehienetan urteko 300 egun eguzkitsu baina gehiago egoten dira.
Urteko batazbesteko tenperatura 16ºCen gainekoa da, Malagako 18,5ºtatik Baezako 15,1ºtara. Hilabete hotzena urtarrila da eta beroena abuztua.
Hidrologia
Andaluziako ibaiak isuarialde atlatiko eta mediterraneokoak dira. Atlantikoan Guadiana, Odiel-Tinto, Guadalquivir eta Guadalete-Barbate eta mediterraneoan hegoaldeko ibaiak isuritzen dira.
Andaluziako ibai garrantzitsuenak:
- Guadalquivir, Andaluziako luzeena (657 km), Kordoba eta Sevillatik igaro eta Sanlúcar de Barramedan iristen da itsasora.
- Guadiana, Ayamonten iristen da itsasora.
- Odiel eta Río Tinto, Huelvako itsadarrera iristen direnak.
- Guadalete, El Puerto de Santa María eta Barbaten iristen da itsasora.
Biztanleria
Andaluzia biztanle gehien dituen Espainiako erkidegoa da, 2005ean 7.829.202 biztanle inguru zituelarik. Biztanleak gehien bat probintzia hiriburuetan eta kostaldean aurkitzen dira. Biztanleen erdia 50000 biztanle baino gehiagoko 26 hirietan bizi da.
Biztanle koporua dela eta hurrengo lurraldeak izendatzea komeni da:
- Sevillako ingurua (1.300.000 biztanle)
- Málagako ingurua (1.000.000 biztanle)
- Kadizeko badia (620.000 biztanle)
- Granadako ingurua (450.000 biztanle)
Banaketa administratiboa
Andaluzia zortzi probintziatan banatzen da 1833ko Zatiketa Probintzialaren Dekretuaren arabera, Javier de Burgosek egindakoa. Probintziak era berean 770 herritan zatitzen dira. Zortzi probintziak hauexek dira:
- Almeriako probintzia (611.037 biztanle, 102 udalerri)
- Cadizko probintzia (1.178.773 biztanle, 44 udalerri)
- Granadako probintzia (854.419 biztanle, 168 udalerri)
- Huelvako probintzia (482.965 biztanle, 79 udalerri)
- Jaengo probintzia (657.714 biztanle, 97 udalerri)
- Kordobako probintzia (784.057 biztanle, 75 udalerri)
- Malagako probintzia (1.449.060 biztanle, 100 udalerri)
- Sevillako probintzia (1.811.177 biztanle, 105 udalerri).
Kirolak
Sevilla FC, Real Betis, Cadiz CF, Malaga CF eta Recreativo de Huelva ditugu lurraldeko futbol talde nagusiak.
Pertsonaia ezagunak
- Vicente Aleixandre
- Antonio Banderas
- Gustavo Adolfo Bécquer
- Manuel de Falla
- Federico García Lorca
- Baltasar Garzón
- Luis de Góngora
- Felipe González
- Juan Ramón Jiménez
- Antonio Machado
- Bartolomé Esteban Murillo
- Pablo Ruiz Picasso
- Andrés Segovia
- Diego Velázquez
- Francisco de Zurbarán
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz) Andalucía Turismo
- (Gaztelaniaz) Andaluziako ortoargazki digitala
| Espainiako Autonomia Erkidegoak | ||
|---|---|---|
|
Andaluzia • Aragoi • Asturiasko Printzerria • Balear Uharteak • Errioxa • Euskadi • Extremadura • Galizia • Gaztela eta Leon • Gaztela-Mantxa • Kanariar Uharteak • Kantabria • Katalunia • Madrilgo Erkidegoa • Melilla • Murtziako Erkidegoa • Nafarroa • Valentziako Erkidegoa • Ceuta Bestelako lurrak: Subiranotasun uharteak |
||